María López García

María López García
María López Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan gola ospatzen Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGijón1990eko otsailaren 16a (34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria

María López García (Gijón, Asturias, 1990eko otsailaren 16a) asturiar belar-hockeyko jokalaria da, eta Belar-hockeyko emakumezkoen ohorezko mailako Madrileko Club de Campo Villan jokatzen du.[1][2]

Txikitatik hasi zen hockeyan entrenatzen Real Grupo de Cultura Covadongan.[3] Handik gutxira, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentrora joan zen, eta han entrenamenduak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak bateratu zituen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belar-hockeyko Espainiako Selekzioko kapitaina da, nazioarteko 200 partida baino gehiago jokatu ditu RedStick-ekin eta, besteak beste, Brontzezko Domina jaso du Londresko 2018ko Munduko Txapelketan, eta Brontzezko Domina Anberesko 2019ko Europako Txapelketan.

2017an, Herbehereetako Hoofdklasse hockeya jokatu zuen SV Kampong-ekin.

Espainian Club de Campo Villa taldearekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 7 txapel Espainiako Ligako txapelketa irabazi ditu(2011, 2012, 2014, 2015, 2017, 2019, 2021).
  • 3 azpitxapel Espainiako Ligako txapelketa irabazi ditu (2013, 2016 eta 2022).
  • Erreginaren[3] zazpi kopa lortu ditu (2011, 2012, 2014, 2016, 2017, 2019, 2020 eta 2022)
  • 1 txapeldunorde Erregina kopan (2021).

Nazioartean Club de Camporekin,

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Europako txapeldunorde izan da2021eko Euro Hockey Leaguean
  • Brontzezko domina irabazi du Europako Kluben A Txapelketan (2015),
  • Txapelduna da Europako B Kluben Txapelketan (2019)
  • Txapeldunordea da Europako B Kluben arteko Txapelketan (2017).

Joko Olinpikoetako partaidetzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Río de Janeiro 2016, 8. postua.[4][5]
  • Tokio 2020, 7. postua.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Junquera, Jorge. (19 de agosto de 2018). La princesa de las Red Sticks. , 12 or..
  2. «Olympedia – María López» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. a b Navalpotro, José María. (diciembre de 2021). «María López García: "El deporte te enseña a gestionar la derrota y la victoria"» Mundo Cristiano (744): 85. ISSN 0027-3252..
  4. https://www.rfeh.es/adrian-lock-hace-oficial-su-lista-de-convocadas-para-los-jjoo-de-rio-de-janeiro/. .
  5. a b «Olympedia – María López» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]