Marcel Dubé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1930eko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Montreal, 2016ko apirilaren 7a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège Sainte-Marie de Montréal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Canadian Broadcasting Corporation |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) Académie des lettres du Québec (en) Order of North American Francophones (en) |
|
Marcel Dubé (Montreal, Quebec, 1930eko urtarrilaren 3a - Ib., 2016ko apirilaren 7a) frantsesezko eta ingelesezko antzerkigilea izan zen. Kanadako antzerkigile onenetako eta oparoenetako bat.
Ikasketak bukatuta, zenbait egunkaritan idatzi zuen: Perspectives, Le Magazine Maclean eta Cité Libre. Antzerkia, poesia, kontakizunak eta eleberri bat idatzi zituen, eta itzulpenak eta egokitzapenak ere egin zituen. Jean Anouilhen eta estatubatuar antzerki modernoaren errealismoaren eragina izan zuen, Arthur Millerrena gehienbat. Idazkera poetikoa du. Bere obrek sentimendu eta emozioarekiko sentiberatasun handia erakusten dute, egitura dramatikoaren zentzu klasikoa, eta bizitzaren ikuspegi tragikoa. Bere obra, baina, ez da horratik ezkorra.
Obra nagusiak: Le temps des lilas (1958, Lili-garaia), Octobre (1964, Urria), Virginie (1968), Avant de t'en aller (1970, Zuk alde egin baino lehenago), Un matin comme les autres (1971, Besteak bezalako goiz bat), Le naufragé (1971, Itsasoan galdua), Paradis perdu (1972, Paradisu galdua), Medée (1973), De l'autre côté du mur (1973, Harresiaz bestalde), Manuel (1973). Hirurogeita hamarreko hamarraldian zenbait antzerki-lan idatzi zituen, Louis-Georges Carrierrekin batera: Jérémie (1973, Jeremias); Dites-le avec fleurs (1976, Loreekin esan), L'été s'appelle Julie (1975, Udak Julia izena du), Le reformiste; ou L'honneur des hommes (1977, Erreformista; edo gizonen ohorea). Gainera, telebistarako bi sail idatzi zituen: La côte de sable (Hondarrezko kosta) eta De 9 à 5; Poèmes de sable (1974, Hondarrezko poemak) poema-liburua; eta saiakerak, hitzaldiak eta gutun-liburuak.