Maria Ann Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Peasmarsh, 1799 |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Ryde, 1870eko martxoaren 9a (70/71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria |
Maria Ann "Granny" Smith (1799 – 1870eko martxoaren 9a) britainiar-australiar baratzezaina izan zen, Granny Smith sagar motaren landatzailea.
Maria Ann Sherwood 1799an jaio zen Peasmarshen, Sussex ingeles konterrian, eta 1800eko urtarrilaren 5ean bataiatua izan zen Peasmarsheko St Peter eta St Paul elizan. John Sherwooden alaba zen, baserritar nekazaria, eta haren ama, Hannah zen, Wright jaiotzez. Maria nekazaritza lanetan hasi zen eta Thomas Smith (1799–1876) nekazariarekin ezkondu zen 1819ko abuztuaren 8an Ebonyn, Kenten. Analfabetoak ziren biak. Beckleyn bizi izan ziren, Sussexen, hurrengo 19 urtean, eta tartea, Mariak 8 seme-alaba izan zituen, eta horietatik 3 txikitan hil ziren.
Smitharrak Hegoaldeko Gales Berrira emigratu zuten kolono aske gisa eta Sydneyra iritsi ziren Lady Nugent ontzian 1838ko azaroaren 27an. Thomasek bertako kolono batekin aurkitu zuen lana Kissing Point barrutian, Ryde inguruan, garai hartan erabat bat hutsik zegoena eta Dark Country ezizena hartzen zuena. Biak ala biak, bizitza guztian barruti horretan eman zuten. 1856an Thomasek bi lursail erosi zituen, 9,7 hektarea guztira,
Rydeko fruituentzako klima onak aukera eman zien Sydneyko merkatuan euren produktu freskoak saltzeko. Garraio zaldiz, gurdiz, edo Parramatta ibaian behera, txalupaz ere egiten zuten .
1868an Sydneyko merkatuko saltzaile batek tartetan erabiltzeko Tasmanian landutako Frantses sagar kaxa bat eskaini zion. Sagarrak erabili ondoren, azalak eta haziak konposterako pilo batean bota zituen. Hilabete batzuk beranduago, ernamuin bat ateratzen ikusi zuen konpostetik. Ernamuina zaindu zuen eta fruitua eman zuen. 1876an, Maria eta Thomas hil ondoren, Edward Gallard nekazariak Smithen baserriaren zati bat erosi zuen eta 'Granny Smith' hazia garatu zuen, arbola anitz landatuz eta hil arte, 1914an, uzta oparoak eginez. Azal koipetsuak eta mantentze luzeak frantses sagarrarekin lotzen du. Azpiklase honi "Granny" Smith izena eman zitzaion lehen aldiz landatu zuen emakumearen omenez.[1]