Maria Antònia Salvà | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Antònia Salvà i Ripoll |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1869 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Llucmajor, 1958 (88/89 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta poeta |
Mugimendua | erromantizismoa Renaixença Q17300745 ![]() |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Maria Antònia Salvà i Ripoll (Palma, Mallorca, Balearrak, 1869ko azaroaren 4a – Llucmajor, Mallorca, Balearrak, 1958ko urtarrilaren 29a) mallorcar idazlea, olerkaria eta itzultzailea izan zen, katalanezko lehen emakume poeta izan zen.[1][2][3][4][5][6]
Francesc Salvà de sa Llapassa i Salvaren eta Maria Josepa Ripoll i Palouren hirugarren eta azken alaba izan zen. Antoni Salvà i Ripoll neba zuen.
Umea zela hil zitzaion ama. Aitak, abokatu lanetan zebilenak, izeba batzuen esku utzi zuen Llucmajor herrian, eta bertan bizi izan zen sei urte bete arte. Gero, Palman aitaren ondoan bizi izan zen. Pureza Ikastetxean ikasi zuen. Hamasei urterekin Llucmajorrera itzuli zen, sa Llapassako ostatura (Jaime I.a Erregea kalea), eta bertan bizi izan zen ia bizitza osoan, denboraldi handiak La Llapassa edo sa Llapassa-ko jaurerrian ematen zituela.
Bizitza sedentarioa izan zuen beti, baina 1907an, Miquel Costa i Lloberarekin batera, bidaia bat egin ahal izan zuen Mediterraneoan zehar (Atenas, Konstantinopla, Patmos, Rodas, Zipre, Beirut, Haifa, Jerusalem, Betleen, Jericó, Port Said, Kairo eta Erroma).[7] Era berean, Miquel Ferrà eta Josep Carnerren adiskide egin zen, zeinak bere literatura-gida eta -aholkulari bihurtu ziren. 1903an, Palmako Les Fires i Festes Literatur Lehiaketan saritu zuten, Joc de nins olerkiarekin.
Jatorrizko lanaz gain, itzultzaile lanak ere aipagarriak dira: Frederic Mistralen (Les illes d'or, eta Mireia), Francis Jammesen Les Geòrgiques cristianes, Alessandro Manzoniren Els promesos eta Santa Teresa del Niño Jesusen lanak itzuli zituen.
1958an Llucmajorren egin zen hiletan herri-minaren adierazpen handia erakutsi zen.
Paisaian zentratzen da bereziki bere lana. Josep Carner-ek 1957an berari buruzko Antología poética zabala argitaratu zuen, bere lanari buruzko azterketa kritiko garrantzitsu bat egin ostean.[8]