Maria Xaveria Perucona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novara, 1650(e)ko hamarkada |
Heriotza | Galliate, 1709 (49/59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta moja |
![]() ![]() ![]() |
Maria Xaveria Perucona edo Parruccona (Novara, Italia 1652-Galliate, 1709az geroztik, XVII. mendeko moja eta musikagile italiarra izan zen.[1][2][3]
Familia aristokratiko batean hazi zen, eta kantuan, musika-tresnetan eta, oro har, musikan heztea ziurtatu zuen.[4] Bere osabarekin, Francesco Beriarekin, eta bere maisuarekin, Antonio Grossorekin, ikasi zuen, 16 urterekin Galliateko Collegio di Sant’Orsolan, Piamonteko Novarako jaioterritik gertu, moja urtsulatar joan aurretik.[5]
1675ean, bere lan bakarra, Sacri concerti de motetti a una, due, tre, e quattro voce, Milanen argitaratu zen eta Anna Cattarina della Cerdari eskaini zion, lehenago Sant’Orsolari diru-opariak egin baitzizkion. Sacri concerti 18 ´motetek´ osatzen dute hainbat ahotsetarako, eta batek, Regina coeli izenekoak baino ez du liturgia-testua. ´Motete´ delakoa, Frantsesetik datorren "motet" izenetik dator eta XIII. mendean sortutako konposizio polifonikoa da, elizetan abesteko sortua, eta haren gaiak biblikoak izan ohi dira. Latinez egindako 4 ahotsetarako eta "a capella" (musika-tresnarik gabe) erlijio-gurtzarako abestiak ziren.
Bere Sacri concerti lan bakarreko beste motete batzuk, liturgikoak ez ziren testuekin, komentuko zerbitzu batzuetan kantatu ziren. Lan horien forma sekziozkoa izan zen, metrika, testura eta interpreteen kontrasteekin. Jane Bowerrek, "Women Making Music"-en editoreak, uste du Peruchonaren bakarren erabilera adierazgarriena Quid pavemus sorores-en, melismatiko baju bakarrarekin hasten denean dagoela.[5]
Gutxi dakigu Peruchonaren bizitzaz 1690aren ondoren, eta, ustez, ez zuen Sacri concerti lana baino argitaratu, haren erlijio-eginbeharrak konposizioaren gainetik nagusitu baitziren.[5]