Marie Rogêten misterioa

Marie Rogêten misterioa
Datuak
IdazleaEdgar Allan Poe (1842)
Argitaratze-data1842
Jatorrizko izenburuaThe Mystery of Marie Rogêt
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Euskaraz
IzenburuaMarie Rogêten misterioa
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2000
BildumaKontakizunak liburua
Literatura Unibertsala

Marie Rogêten misterioa (ingelesez: The Mystery of Marie Rogêt) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. Ladies' Companion aldizkarian argitaratu zen hiru zatitan: 1842ko azaroan eta abenduan eta 1843ko otsailean.

2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Marie Rogêten misterioa izenburupean argitaratu zuen.

Auguste Dupin detektibearen bigarren agerpena da. New Yorken gertatu zen Mary Cecilia Rogers gaztearen hilketa du iturburua ipuin hau. Honetan eraildakoaren izena Marie Rogêt eta gertalekua Paris, New York beharrean. Mary Cecilia Rogers zigarreta-saltzaile eder bat zen eta bere hilketa ez zen inoiz argitu. Marie Rogêt neska asmatuaren kasuan, hiltzailea marinel bat zela iradokitzen da, eta ez gaizkile-talde bat, poliziak uste zuen bezala.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marie Rogêt neska eder eta ezaguna hilda agertzen da. Poliziak Auguste Dupin detektibeari laguntza eskatzen dio eta honek egunkariek kasuari buruz argitaratutakoa aztertu eta bere iritzia ematen du.

Marie Rogêt igande bateko goizean irten zen etxetik bere izebaren etxera joateko asmoz. Amari esan zion gauera arte ez zela itzuliko eta senargaiari, bere bila joateko. Senargaia hara joatean konturatu zen neska ez zela joan izebarenera. Hala ere, senideak ez ziren asko kezkatu, aurrekoan ere desagertu eta astebetera itzuli zelako. Laugarren egunean, ordea, bere gorpua aurkitu zuten ibaian.

Gorpua agertua eta bi astera mutiko batzuek hilketaren gertalekua omen zena aurkitu zuten, non neskaren oihal zatiak, eguzkitakoa eta musuzapi bat agertzen baitziren, lizunduta. Gauza horiek ezin ziren bi egun baino gehiago egon han, baina hilketa duela bi aste gertatu zen. Halaber, itotako gorpu batek bi aste inguruan behar ditu azaleratzeko, baina Marie Rogêtena bi egunetan agertu zen.

Poliziak gaizkile-talde bat jo zuen egiletzat, aurretik beste neska bati eraso ziotelako, baina Auguste Dupinek ez zuen hori sinisten. Berak uste zuen neskaren maitale batek, marinela zenak, Marie Rogêt hil eta txalupa batetik ibaira bota zuela. Hori eginda, gaizkile-talde bat egilea zela sinistarazten saiatu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]