Marie le Jars de Gournay

Marie le Jars de Gournay

Bizitza
JaiotzaParis1565eko urriaren 6a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1645eko uztailaren 13a (79 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Saint Eustache (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, filosofoa, idazlea, alkimista, saiakeragilea eta poeta
Izengoitia(k)Damoiselle de G. eta Fille d'alliance de Monsieur de Montaigne

Marie de Gournay (Marie Le Jars bezala jaioa), (Paris, 1565eko urriaren 6a -1645eko uztailaren 13a) idazle, filologo, itzultzaile, olerkari eta filosofo frantsesa izan zen. Gizon eta emakumeen berdintasunari buruz, Damen iraina, Idazten duenaren apologia y Gournayeko dontzeilaren bizitzaren kopiaren idazlea izan zen; obra hauetan filosofia eta munduaren tradizioaren analisia egiten du, emakumeen desberdintasun soziala eta emakumeen baliogabetzean zentratuta. Obra hauegatik, feminismoaren aitzindari historiko gisa hartzen da.

Familia noble bateko kide zen, baina erabat pobretuta zeuden, erlijio gerrak zirela eta. Bere aita, Guillaume Le Jars, Sancerreko familia noble batetik zetorren. Bere aitona eta osaba idazle ospetsuak izan ziren.

Bere aitaren heriotzaren ondoren, 1578an, bere amarekin eta anaiekin bizitzera joan zen Gournayeko jauregira. Irakurzalea zen eta latina eta greziera, fisika, geometria eta historia era autodidaktoan ikastea lortu zuen.

Klasikoak eta frantses literatura ikasi zituen. Filosofian Plutarco eta estoizismoko autore gehiago ikasi zituen.

1622an Gizonen eta emakumeen berdintasunari buruz publikatu zuen; bertan, emakume eta gizonak fisikoagatik bakarrik bereizten zirela zioen eta emakumeak filosofia, politika edo zientzia bezalako gaietarako gaituta ez egotearen arrazoia, hauetan ikasi eta parte hartzeko eskubidea kendu zitzaielako zela zioen. 1626an Emakumeen kexuak argitaratu zuen; bertan emakumeen hezkuntzarako eta postu publikoetarako eskubidea defendatzen zuen, gorteen, kleroaren eta aristokraziaren ustelkeria salatuz.

Tradizioarekin puskatuz, ez zen ezkondu eta bere idazkiengandik bizi izan zen. 1626an argitaratu zuen bere lan osoa. 1645ean hil zen 79 urte zituela.

XX. mendearen amaierako mugimendu feministek bere figura berreskuratu eta bere merituengatik goraipatua izatea egin zuten.