Marietta Robusti

Marietta Robusti

Bizitza
JaiotzaVenezia, 1554 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia, 1590 (35/36 urte)
Familia
AitaTintoretto
Haurrideak
Irakaslea(k)Taddeo Carlone (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Venezia
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

Marietta Robusti, (Venezia, c . 1554 - Venezia, 1590 ), batzuetan Tintoretta ezizenez ezaguna, italiar margolaria izan zen. Jacopo Comin, Tintoretto margolariaren alaba zen, ezkontzatik kanpo jaiotakoa.

Tintorettak aita Jacopo Cominen tailerrean ikasi zuen margotzen. Carlo Ridolfik, Vitta di Tintoretto (1642) liburuan dioenez, Marietta aiataren atzetik ibili ohi zen mutil jantzita. 1586 inguruan urregile eta bitxigile batekin ezkondu zen , Mario Augustarekin, aitak hala erabakita edo. Ridolfi da bere bizitzako xehetasunak ematen dituen erreferentzia bibliografiko garaikide bakarra.

Orduko sexu-bereizketa eta diskriminazioa tartean, Mariettak ez zuen inoiz jaso enkargu publikorik zuen balioa frogatzeko aukera emango zionik. Formatu txikiko margolanetan espezializatu zen, batez ere erabilera pribatuko erretratuak. Oso lan gutxi jo ahal dira ziurtasun osoz Mariettak egindakotzat. Hona zenbait esaterako: Uffizi- n gordetako Autorretratua, . Pradoko museoan dagoen andre baten erretratua eta Dresdengo Gemäldegalerian dago sinatutako bere lan bakarra (‹ MR › Bi gizonen erretratua).

Zenbait lan erlijioso txiki ere Robustirenak izan daitezke: bi Madonna haurrarekin, biak Clevelandgo museoan. Aitak sinatutako lanetan lankidetza garrantzitsu baten zantzuak ere badaude, agerikoena Licinius berpizten duen Santa Agnes margoan (Santa Maria dell'Orto, Venezia, 1578-79). Ziurrenik Tintorettoren tailerrean sortutako bi marrazki daude Milaneko Rassini Bilduman.

Ridolfiren arabera, artista gisa zuen talentuak Austriako Maximiliano II.a edo Espainiako Felipe II.a bezalako erregeen arreta piztu zuen, ganberako margolari gisa bere zerbitzuak eskatzeko. Hala ere, aitak berarekiko zuen maitasunak, beregandik inoiz bereizi nahi izatera bultzatu zuen, eta proiektu horiek gauzatzea eragotzi zuen.

Ottavio Stradaren erretratua

Marietta erditze batean hil zen 1590ean. Bere gorpuzkiak Veneziako Santa Maria dell 'Orto elizako familia kaperan lurperatuak izan ziren.

Lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Autorretratua (1580, Uffizi, Florentzia)
  • Emakume baten erretratua (Uffizi, Florentzia)
  • Veneziako Dama (Prado Museoa, Madril)
  • Santa Agnesek Licinio berpizten du (1578-79, Santa Maria dell'Orto, Venezia) , Jacopo Tintorettok sinatutako lana, baina beste esku baten esku-hartze nabariak dituena, ziur asko bere alaba Mariettarenak.
  • Ottavio Stradaren erretratua (1567-68, Stedelijkmuseum, Amsterdam)
  • Bi gizonen erretratua (Gemaldegälerie, Dresden), ‹ MR › sinatua.
  • Flora (Gemaldegälerie, Wiesbaden) andre baten erretratua, zalantzazkoa.
  • Agure eta mutil baten erretratua (1585, Kunsthistorisches Museum, Viena)
  • The Grove Dictionary of Art, MacMillan Publishers (2000)
  • Carlo Ridolfi, The Life of Tintoretto and of his children Domenico and Marietta . Catherine Enggass eta Robert Enggass-ek ingelesera itzulia. University Park, PA: Pennsylvania State University Press, (1984).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]