Marija Jurić Zagorka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marija Jurić |
Jaiotza | Negovec (en) , 1873ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Hungariako Erresuma Kroaziako Estatu Independentea Jugoslaviako Erresuma Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista |
Lehen hizkuntza | Kroaziera |
Heriotza | Zagreb, 1957ko azaroaren 30a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Mirogoj |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Kroaziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, antzerkigilea, idazlea eta eleberrigilea |
Izengoitia(k) | Zagorka |
Marija Juric Zagorka, azken honetatik ezaguna (Negovec, Kroazia, 1873ko martxoaren 2a - Zagreb, Kroazia, 1957ko azaroaren 30a). Kroaziako lehen kazetari emakumea izan zen eta herrialdeko ezagunenetako bat.[1]
Eskolara Zagrebera joan zen eta han laster erakutsi zuen bere ikasteko dohaia eta adimena. 15 urte zituela laga behar izan zuen bere formakuntza eta etxekoei gazteak ikasketekin Suitzan jarraitzea proposatu bazitzaien ere, ez zuten onartu.[2]
Trenbideetako langile batekin ezkondu zen eta Hungariara bizi izatera joan zen bikotea. Zazpi urte eman zituen bertan eta, euren arteko tira-birak medio, Marijak senarra utzi eta Zagrebera itzuli zen.[2]
Libre sentitzen zen bere formazioarekin jarraitzeko, kazetaritza eta literaturaren bidea hartuz. Obzor egunkarian hasi zen kolaboratzen eta beronen editore nagusia izatera iritsi zen. Edozein gairen gainean idazten zuen eta politikaz idazteko ausardia izan zuen lehen kazetaria izan zen, hainbat arerio eta arazo ekarriko ziona. Behin baino gehiagotan ezizenak erabili behar izan zituen, bere identitatea babesteko: Jurica Zagorski, Petrica Kerempuh, Iglica...[2]
Bere eleberrietako bat ere ez zen gaztelaniara edo ingelesera itzuli, baina alemanez eskuragarri daude: The Witch of Gric (1995) eta Malleus Maléfarum (1972). Azken titulua 1488an argitaratutako "testu-liburuaren" izenburu bera da, sorginak nola aurkitu azaltzen duena, nahiz eta Zagorkaren eleberria fikziozko ipuina den, ez sorginak ehizatzeko eskuliburua. Bere nobela guztiak kroaziarreraz idatzi zituen eta beraietako hamaika Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian daude.
Lan handia egin zuen kroaziar herritartasunaren alde eta bere idatzien bitartez bertako emakumeen kontzientzia areagotzen ahalegindu zen.
Telenobelen aintzindari bezala kontsideratua dago. Herri zumeak liburuak erosteko aukerarik ez zuenez, berak Obzor egunkarian aleka idazten zituen Viena, Zagreb edo Budapesteko artxiboetan topatutako dokumentuen gainekoak, jendearen irakurzaletasuna eta istorioen jarraipenaren jakingura piztuz.[2]
Luzaroan ez zen errekonozitua izan, neurri handi baten emakumea izateagatik, eta kritikak XX. mendearen erdi aldera arte ez zuen haren lana baloratu. Bere ospea handituz joan zen XXI. mendean eta hainbat omenaldi egin zitzaizkion.[2]
Bera irudikatzen duten hainbat estatua topatu daitezke, besteak beste, Txekiako Vrbovec hirian, Zagrebeko alde zaharrean... 2007an, bere heriotzaren 50. urteurrenaren harira, Kroaziako Postak Zagorkaren irudiaren zigilu bat atera zuen, 7,20 kunaren baliokoa.[2]
Zagreb hiriburuan hil zen 84 urte zituela eta Mirogojeko kanposantuan hilobiratua dago. Zagrebeko Vjesnik egunkariak 2005ean eginiko inkesta baten arabera, Zagorka bigarren kokatuta dago Kroaziako idazle ezagunenen zerrendan.