Marina Comas | |
---|---|
Marina Comas Gaudí sarietan, 2011 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Maria de Besora eta Bartzelona, 1996ko irailaren 1a (28 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Marina Comas Oller (Santa María de Besora, Bartzelona, Katalunia, 1996ko irailaren 1a) kataluniar aktorea da.[1] 2011n aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen, baita bigarren mailako aktore onenaren Gaudí saria ere, Pan negro (Pa negre) filmean egin zuen paperarengatik.[2][3]
14 urterekin egin zuen debuta Pan negro (Pa negre) filmean. Paper horri esker, aktore errebelazio onenaren Goya Saria irabazi zuen eta bigarren mailako aktore onenaren Gaudí Saria.
2011n Terra baixa filmean parte hartu zuen. Geroago Patricia Ferreiraren Los niños salvajes (Els nens salvatges) filmeko protagonista izan zen,[4] Àlex Monner eta Albert Barorekin batera, Malagako zinemaldiko film onenaren Urrezko Biznagaren irabazlea.[5]
Hauexek dira bere lan batzuk:[6]
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2014 | El café de la Marina | Rosa | Silvia Munt |
2013 | Canguro(film laburra) | Laura | Pau Cabarrocas |
2012 | Los niños salvajes (Els nens salvatges) | Oki | Patricia Ferreira |
2011 | Rem (film laburra) | Alicia | Javier Ferreiro |
2010 | Pan negro (Pa negre) | Núria | Agustí Villaronga |
Urtea | Seriea | Pertsonaia | Katea |
---|---|---|---|
2014 | La Riera | Candela | TV3 |
2013 | Pulseras rojas | Nuria | TV3, TNT eta Antena 3 |
2011 | Terra Baixa | Nuri | TV3 |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2011 | Emakumezko aktore berri onena | Pan negro (Pa negre) | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Aktore protagonista onena | Los niños salvajes (Els nens salvatges) | Izendatua |
2011 | Bigarren mailako aktore onena | Pan negro(Pa negre) | Irabazlea |