Marta Fernández Infante | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burgosko probintzia, 1994 (30/31 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta funtzionarioa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Marta Fernández Infante (Burgos, 1994ko abuztuaren 6a) burgostar funtzionarioa eta igerilaria da, igeriketa egokituan lehiatzen den kirolaria.[1]
Sei domina irabazi ditu Udako Paralinpiar Jokoetan, Tokioko 2020ko Udako Paralinpiar Jokoak eta Parisko 2024ko Udako Paraliniar Jokoetan.
Buruko paralisiaz jaio zen, eta, medikuen aholkuei jarraituz, txikitatik hasi zen igeriketan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin zituen,.
Lan ibilbidea
Estatuko funtzionarioa da Valladoliden. Fusio Kirol Klubeko kidea da, eta Valladolideko Rio Esgueva Kirol Teknifikazio Zentroa entrenatzen du.[2][3]
2020ko abenduan, Oviedora joan zen Espainiako Igeriketa Egokituko Txapelketara, Tokioko Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen tximeleta estiloko 50 metroetan, S5 klasean, 42.18ko denborarekin. Marka horrekin, gainera, Teresa Peralesek 2012tik zuen Espainiako errekorra hautsi zuen.[4][5][6] Ondoren, 2021eko otsailean egin zen igeriketa egokituko Bartzelonako Hiria Nazioarteko Trofeoan parte hartu zuen. Bertan, bular-igeriketako 50 metroetan, SB3 klasean, A txikiena lortu zuen, 1.30ekin, eta horrekin Espainiako errekor berri bat lortu zuen.[7][6]
Covid-19 pandemiak ez zion utzi Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak ezarritako desgaitasunaren nazioarteko sailkapena 2021eko apirilera arte igaro ahal izatea; orduan, S4-SB3-SM4 klasean kokatu zuen.[8][9][10]
2021eko apirilean bertan egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin Sheffieldera egin zen igeriketa egokituko Munduko Txapelketan, eta maiatzean parte hartu zuen bere nazioarteko lehen ekitaldian, Portugaleko Funchal herrian egin zen igeriketa paralinpikoko Europako Txapelketa Irekian.[11] Urrezko domina bat irabazi zuen S5 tximeleta estiloko 50 metroetan eta hiru zilar SB3 bular estiloko 50 metroetan, S4 100 metro libreetan eta S4 50 metro libreetan, eta munduko errekorra ezarri zuen tximeleta estiloan.[12][13][14]
2020ko udako Paralinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 50 metro bular-igeriketako SB3 proban, zilarrezko domina S5 tximeleta estiloko 50 metroko proban (bere errekorra hautsiz) eta brontzezko domina S4 50 metro libreetan.[15][16]
Joko Paralinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio | ![]() |
50 m SB3 bular-igeriketa |
2020 | Tokio | ![]() |
50 m tximeleta S5 |
2020 | Tokio | ![]() |
50 m libre S4 |
2024 | Paris | ![]() |
100 m libre S3 |
2024 | Paris | ![]() |
50 m SB3 bular-igeriketa |
2024 | Paris | ![]() |
50 m bizkar S3 |