Mary Reilly (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Mary Reilly |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mary Reilly (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (mul) eta Edinburgo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Frears |
Gidoigilea(k) | Christopher Hampton |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Norma Heyman (en) |
Konpainia ekoizlea | TriStar Pictures (en) |
Edizioa | Lesley Walker (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Philippe Rousselot |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Mary Reilly, 1996ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. Valerie Martin estatubatuar idazlearen 1990eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta era berean hura, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Dr. Jekyll eta Mr. Hyde (1886) eleberrian oinarritua. Julia Roberts, John Malkovich, George Cole eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zuten.
Mary Reilly (Julia Roberts) irlandar neskame leiala da, beti bere nagusia den Henry Jekyll (John Malkovich) doktoreari laguntzeko prest. Neska gazte lasai eta xaloa izan arren, izaera indartsua ezkutatzen du, horri esker oinazea eta bortizkeriaz beteriko iragana gaindutzeko gai izan da. Jekyll esperimentu berri batean buru-belarri dabil, eta Mary neskamea Hyde jaunarekin diskretua izan dadin nahi du. Neska gaztea beti Jekyllen zerbitzupean lan eginez, Hydekiko erakarpena sentituko du. Baina Maryk Hyde indartzen doan heinean, Jekyll ahulduz doala ikusiko du.