Mary Wells Lawrence


Mary Wells Lawrence

Wells, Rich, Greene (en) Itzuli zuzendari exekutibo

1966 - 1990
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Georgene Berg
JaiotzaYoungstown1928ko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLondres2024ko maiatzaren 11 (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Harding Lawrence (en) Itzuli  (1967 -  2002)
Hezkuntza
HeziketaCarnegie Mellon Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Mary Georgene Berg, izengoitiz Mary Wells Lawrence bezala ezaguna (Youngstown, Ohio, 1928ko maiatzaren 25aLondres, 2024ko maiatzaren 11) estatubatuar publizista izan zen.

Mary Wells Estatu Batuetako leku ezberdinetan bizi eta lan egin du bere bizitza eta karreran zehar. Bere nerabezaroa Ohion eman ondoren, Pensilvaniara bizitzera joan zen Carnegie Melloneko unibertsitatean bere ikasketekin jarraitzeko. Geroago, New York-era joan zen antzerkia eta arte dramatikoa ikasteko, momentu honetatik aurrera New York-en geratu zen bizitzen, eta hor publizitate agentzia sortu zuen. Baita, Floridan bizi izan da, zehazki, Palm Beach-en.

Mary Wells-ek 60ko hamarkadan hasi zen publizitate munduan, askoren ustez publizitatearen urrezko aroan. Hamarkada honetan publizitateak eraldaketa nabarmena jasan zuen.  Aldaketa sozial eta kulturalak islatzen zituzten iragarki sortzaile eta deigarriak sortu ziren, eta irudien eta sloganen konbinazioaren erabilerak iraultza kreatiboa ekarri zuen. Gainera telebista publizitate-bide nagusiena bilakatu zen.

Wells emakume oso gaztea zen gizonen mundu batean, 28 urterekin hasi zen publizitatean. Emakumeak publizitate-proiektuetan parte hartzen saiatzen zirenean, ikusten zuten beren proposamenak ez zirela kontuan hartzen, emakume batek sinatuta zeudelako; beraz, gizon gisa sinatzen zuten, eta, askotan, haien proposamenak gizonei egozten zitzaizkien. Arrazoi hauengatik Mary Wells bere lanagatik eta emakumea izateagatik publizitate munduan aitzindaria izan da, gazte eta emakume askorentzat erreferentzia bilakatuz.

Artea ikasi zuen Carnegie Mellon Unibertsitatean, Pittsburghen. Macy 's publizitate-agentzian hasi zuen bere ibilbidea, New Yorken, eta bertan egin zuen lan diseinatzaile grafiko gisa. 1966an, Wells, Rich, Greene, Inc. (WRG), Estatu Batuetan publizitate-agentzia garrantzitsu bat sortu zuen lehen emakumea izan zen. New York-en burtsan agentzia propio batekin kotizatu zuen lehenengo emakumea izan zen.

Bere ibilbidean zehar, Mary Wells-ek sari eta esker on ugari irabazi ditu, 1999an Publizitatearen Ospearen Saloirako aukeratutako lehen emakumea izatea barne. Gainera, bi liburu idatzi ditu: A Big Life (In Advertising) 2002an eta A Big Life (In Advertising) Continues 2003an, non publizitatearen industrian ikasitako esperientziak eta ikasgaiak partekatu zituen.

Oso ezaguna izan da bere karisma eta estiloari esker eta bere inteligentzia eta kreatibitateak publizitate industria aldatu dutelako.

Mary Wellsen eragin nagusiak Doyle Dane Bernbach (orain DDB Worldwide) agentzian ezagutu zituen James Edwin, Maxwell Dane eta William Bernbach izan ziren. Haiengandik asko ikasi zuen eta agentzia horretan publizitateari buruzko ezagutza hartu zuen. ·  

Wells Rich Greene (WRG) oso famatua bilakatu zen aurrera eraman zituen kanpainengatik.

Haren lanen artean gaur egun ere ezagutzen dugun I LOVE NEW YORK bultzatu zuen. Kanpaina hau Milton Glaserrek sortu zuen arren, Mary Wells funtsezkoa izan zen bere hedapenean eta arrakastan. New Yorkeko kanpainak "I" logotipoa zuen. NY Glaserrek diseinatua, 1970eko hamarkadan arrakasta handia izan zuen eta New York hiriaren ikur ikoniko bihurtu zen. Proiektu hau New Yorkeko hiriaren irudi txarra aldatzeko sortu zen. Izan ere, garai hartan murrizketak egon ziren aurrekontuetan eta funtzionario lokalak ez zeuden batere pozik. New Yorkera alaitasuna eta bizitza itzultzeko sortu nahi izan zuten. Gaur egun oraindik erabiltzen da Wells-ek sortutako logotipoa, batez ere New Yorkeko souvenir-etan, hiriaren turismoaren ikono bat da.

Bestalde, Alka-Seltzerrentzako publizitate-kanpaina ospetsua sortu zuen 1960ko hamarkadan. "Plop, Plop, Fizz, Fizz, oh what a relief it is" eslogana herri-kulturaren parte bihurtu zen eta produktuaren salmentak bultzatzen lagundu zuen.

Gainera, American Motors bezalako bi enpresa handiren irudi korporatiboa eta iritzi publikoa aldatzea lortu zuen: lehenengoa Rambler kanpaina eta bigarrena Braniff International Airwaysen transformazioa 1960ko hamarkadan. Lehenengo kanpainak garraioei buruzko ikusleen pertzepzioa aldatzen lagundu zuen eta markaren arrakastari lagundu zion. Bigarrenean, airelinea nabarmentzen lagundu zuen eta irudi korporatiboa hobetu zuen, industriaren konbentzioei aurre egiten zieten kanpaina deigarri eta koloretsuekin.

Errekonozimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Wells-en estiloaren ezaugarri nagusia publizitatean eta marketinean ikuspegi berritzaile, sortzaile eta ausarta izatea zen. Publizitate-industriaren konbentzioei aurre egiten zien bere originaltasunagatik eta sormenagatik. Oihartzuna eta inpaktu iraunkorra sortuko zuten ideia indartsuak bilatzen zituen, produktu edo zerbitzu bat saltzeaz haratago.

Bere publizitate kanpainak bisualki deigarriak eta estilistikoki bereizgarriak izaten ziren. Kolore bibratzaileak, diseinu ausartak eta ikusizko elementu gogoangarriak erabiltzen zituen nabarmentzeko. Bere kanpainek, askotan, publikoarekin emozionalki konektatzen zuten narratiba sinesgarriak izaten zituzten, markarekin edo produktuarekin identifikatuta sentiaraziz.

Lanei egindako kritikak eta berari buruzko iritzi ezberdinak. Hauek dira garrantzizko pertsonen iritzi ezberdin batzuk:

"60ko hamarkadan publizitatea gizonen negozioa zen, eta denak oso beldurtuta sentitu ziren Mary Wells Lawrence agertu zenean. Bera beste edozein baino azkarragoa, karismatikoagoa zen ", dio Howie Cohenek, Wells Rich Green/West-eko zuzendari sortzaile ohiak.

"Mary emakume aparta da, eta ekimen, pasio eta talentu handia ditu. Bere publizitate lanari entretenimendua eta sormena txertatzeko trebetasunak marka askoren ospea eta emaitzak kinka larrian jartzea ahalbidetu zion, eta, ondorioz, industria osoaren errespetua eta miresmena irabazi ditu ", adierazi zuen Philip Thomas Cannes Lionseko presidenteak.

Burtsan kotizatutako publizitate-agentzia bat zuzendu duen lehen emakumea (Wells Rich Greene), eta urtean milioi bat dolar baino gehiago irabazten duen lehena. Bere sormenak, berritzeko gaitasunak eta bezeroekiko konexioak "Madisongo erregina" bihurtu zuten

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]