María Calcaño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maracaibo, 1906ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | 1956 (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
María José Francisca del Carmen Calcaño Ortega (Maracaibo, Venezuela, 1906ko abenduaren 12a - Ibíd, 1956) venezuelar poeta izan zen. Bere poemak iraultzaileak izan ziren bere garairako. Garaiko moralari aurre egin zion, erotismoa modu erraz eta zuzenean adierazi baitzuen bere poemetan, desioak markatuta.[1][2][3]
14 urte zituela, gurasoek ezkontzan eman zuten.[4] Lehen ezkontza horretatik, Juan Roncajolorekin, sei seme-alaba izan zituen. Dibortziatu egin zen. Ondoren, Héctor Araujo Ortega idazlearekin ezkondu zen eta bizitza independieneta mantendu zuen. Haren iloba bat hazi zuen. Calcañok El Universal eta Ahora egunkarietarako artikuluak idatzi zituen.[5]
Probintziako bizitzak eta bere garaiko ohiturek ez zuten eragotzi idazketa poetikoa lantzea. Errekonozimendua berandu iritsi zitzaion eta bere lana bere herrialdean ezaguna egin zuen Cósimo Mandrillok laurogeiko hamarkadan, bere lanari buruzko antologia argitaratu zuenean. Bere poesia-lanaren gaia erotismoak markatzen du. Erotismoa modu erraz eta zuzenean agertzen da bere poemetan, desioak markatuta. Bere poemak iraultzaileak ziren bere garairako, garaiko moralari aurre egiten zion eta. Askatasunaren eta adierazpenaren gozamenaren bidez modernitatea onartu zuen Venezuelako lehen emakume-poeta da.
Ez zen inongo literatura-taldetakoa izan, baina Seremos taldeko kideekin bat egin zuen, eta horien artean ezagutu zuen bere bigarren senarra izan zena.
Alas fatales izenburua zuen lehen poema-liburua gaizki ikusi zuen garaiko gizarteak, baita moral barik ere. Hogeita bat urte geroago bigarren liburua argitaratu zuen, Canciones que oyeron mis últimas muñecas izenarekin, 1956an, hil zen urte berean.
Bere lan guztia biltzen duten antologiak honako hauek dira: María Calcaño: Antología Poética (EdiLUZ, Maracaibo, 1984); María Calcaño Obras completas, Maracaiboko Elkarte Dramatikoak 1996an argitaratua;María Calcaño Obras completas, Arcevo Histórico del Estado Zuliarena, 1997an, eta Obra poética, Monte Ávila argitaletxearena 2008an.
Haren poemak Venezuelako poesiaren antologietan sartu dira, hala nola: Donde la boca te busca (Antología femenina), kontzeptua eta koordinazioa Julio Jiménez. El perro y la rana argitaletxea, Guarenas, 2011; Venezuelako poesiaren antologia, Rafael Arráiz Lucca antologoa. Panapo argitaletxea. Caracas, 1997; Del dulce mal, Poesía Amorosa de Venezuela, Harry Almela (Antologoa). Aguilar argitaletxea. Caracas, 2008; Cuerpos desnudos, hechos ardientes. Poesía erótica venezolana. Nestor Leal (Antologoa). Argitaletxea: Grijalbo. Carakak: 1996.
Alas fatales (1935), Canciones que oyeron mis últimos muñecas (1956), Entre la luna y los hombres (1960), hil ondoren argitaratu zena. Argitaratu gabeko bi lan, La hermética maravillada eta Poesía, Monte Ávila Editores-ek biltzen ditu Obra poetiko osoa izeneko antologian. Azken hori Altazor bildumarena da eta 2008an argitaratu zen.[6]