María Grever | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Joaquina de la Portilla Torres |
Jaiotza | León, 1885eko irailaren 14a |
Herrialdea | Mexiko Ameriketako Estatu Batuak (1916 - |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | New York, 1951ko abenduaren 15a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Espainiar panteoia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Irakaslea(k) | Claude Debussy Franz Lehár |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kantugilea, abeslaria, orkestra zuzendaria eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Paramount Pictures 20th Century Fox |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Boleroa |
Musika instrumentua | ahotsa |
María Joaquina de la Portilla Torres, ezagunagoa Maria Grever izenez (León, Guanajuato, Mexiko, 1885eko irailaren 14a – New York, AEB, 1951ko abenduaren 15a), musikagilea izan zen, besteak beste, kontzertu-musika, filmetarako musika eta 800 kanta herrikoitik gora osatu zituena, gehienak boleroak. Gizonezkoentzat baino ez ziren eremuetan nabarmendu zen, ezarritako arauak hautsiz. Nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra izan zen.
Gurasoak Julia Torres mexikarra eta Sevillan jaiotako Francisco de la Portilla espainiarra izan ziren. Sei urte zituela, familiarekin joan zen aitaren jaioterrira.[1] Europan bizi zela, Claude Debussyren eta Franz Leháren musika eskolak jaso zituen, besteak beste.[2] León Augusto Grever ezagutu zuen Mexiko Hirian 1906an, urtebete geroago ezkondu egin ziren eta Mariak senarraren abizena hartu zuen bere izen artistikorako.[3]
Familia New Yorkera joan zen 1916an, Mexikoko Iraultzak eragindako istiluen ondorioz.[2]
1920ko hamarkadaren hasieran kantuan aritu zen eta Estatu Batuetan bi disko grabatu zituen; Paramount eta 20th Century Fox-ekin ere aritu zen lanean, hainbat film musikalizatzeko. Garai hartan hasi zen abestiak konposatzen, baina lehen arrakasta handia José Mojica tenore mexikarrak bere «Jurame» kanta grabatu zuenean lortu zuen; hala, lehen interpretea izan zen.[1][2]
Hainbat kantarik grabatu dituzte bere kantak, besteak beste, Enrico Caruso, Ray Conniff, Bobby Darin, Nicolás Urcelay, Andy Russell, Dinah Washington, Libertad Lamarque, Dean Martin, Aretha Franklin, Rod Stewart, José Carreras, Plácido Domingo, Alfonso Ortiz Tirado, Juan Arvizu, Nestor Mesta Chayres, Barry Manilow, Natalie Cole, Gloria Estefan, Amy Winehouse, Luis Miguel, John Serry Sr., José Mojica, Javier Solís edo Jamie Collum [3][4][5][6]
Bere bizitzan zehar, ehunka abestiren hitzak eta musika konposatu zituen, ingelesez eta gaztelaniaz grabatuak, eta Latinoamerikan eta Europan zehar birak egin zituen.
Maria Greverrek bere garaiko emakumeentzat ezarritako arauak hautsi zituen, gizonezkoentzat bakarrik ziren eremuetan nabarmendu baitzen. Enpresaburua, orkestra-zuzendaria, artisten ordezkaria eta nazioartean ezagun egin zen lehen konpositore mexikarra izan zen.
1951ko abenduaren 15ean hil zen New Yorken. Bere eskariz, bere gorpuzkiak Mexiko Hirira eraman zituzten eta Panteoi Espainiarrean hilobiratu zuten.
Hona hemen kanta ezagunenetako batzuk: