María López García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1990eko otsailaren 16a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | belar hockey jokalaria |
Parte-hartzailea
|
María López García (Gijón, Asturias, 1990eko otsailaren 16a) asturiar belar-hockeyko jokalaria da, eta Belar-hockeyko emakumezkoen ohorezko mailako Madrileko Club de Campo Villan jokatzen du.[1][2]
Txikitatik hasi zen hockeyan entrenatzen Real Grupo de Cultura Covadongan.[3] Handik gutxira, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentrora joan zen, eta han entrenamenduak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak bateratu zituen.
Belar-hockeyko Espainiako Selekzioko kapitaina da, nazioarteko 200 partida baino gehiago jokatu ditu RedStick-ekin eta, besteak beste, Brontzezko Domina jaso du Londresko 2018ko Munduko Txapelketan, eta Brontzezko Domina Anberesko 2019ko Europako Txapelketan.
2017an, Herbehereetako Hoofdklasse hockeya jokatu zuen SV Kampong-ekin.