Matatiele | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | Lurmutur Ekialdea |
Barruti udalerri | Alfred Nzo udal barrutia |
Udalerri lokal | Matatiele Local Municipality |
Posta kodea | 4730 eta 4730 |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°20′32″S 28°48′22″E / 30.3422°S 28.8061°E |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 039 |
Matatiele Hegoafrikako Lurmutur Ekialdea probintziako ipar-mendebaldean dagoen herri bat da. Drakensberg mendikatearen hego-mendebaldeko ertzean kokatua dago, KwaZulu-Natal probintziatik gertu eta Lesothoko mugatik 20 kilometrotara. Eskualdeko herririk garrantsitzuena, esnegintza eta merkataritza gune bilakatu da.
Matatiele bertako eta inguruko biztanleak Transkei iparraldeko jende gehientsuenaren moduan elebidunak dira Xhosa eta Sotho hizkuntzetan. Gutxi batzuek Phuthi hizkuntza erabiltzen dute famili giroan, batez ere Tsitsong eta Tšepisong-eko biztanleak. Orokorrean ingelesez komunikatzeko gai da gendea.
Inguruko mendietako haibat harroketan Harri aroko lehen biztaleek eginiko artelanak topa daitezke. 1861 urte inguruan Griqua talde heterogeneoko partaide batzuk Adam Kok III beraien liderrari jarraituz Drakensberg mendikatea gurutzatu zuten Philippolis-etik inguru hauetaraino (batez ere Kokstad hiria bilakatuko zen gunea), bertan geratzea erabakiz. Matatiele ganadu lapurreta eta arma salerosketa gune bilakatu zen 1874. urtean Cape Mounted Riflemen armadak ingurua kontrolpean izan zuen arte. Udalerri izaera 1904ean jaso zuen.