Maurice Audin | |
---|---|
(1957) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Béja (en) , 1932ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Aljer, 1957ko ekainaren 21a (25 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Josette Audin (en) (1953ko urtarrila - 1957ko ekainaren 21a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Zientzien Fakultatea 1957ko abendua) doctorate in France (en) : zientzia formal École militaire préparatoire d'Autun (en) (1946 - 1948) lycée Gautier (en) (1948 - 1951) Aljerko Unibertsitatea (1951 - 1953) |
Tesia | Équation linéaire dans un espace vectoriel (en) |
Tesi zuzendaria | René de Possel |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta militante politikoa |
Enplegatzailea(k) | Aljerko Unibertsitatea (1953 - 1957) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Aljeriako Alderdi Komunista |
Marice Audin (Béja, Tunisia, 1932ko otsailaren 14a - Aljer, 1957) frantziar matematikari bat izan zen, Aljerreko Unibertsitateko irakasle laguntzailea, Aljeriako Alderdi Komunistako militantea eta Aljeriaren independentziaren aldeko militantea. Aljerko guduan atxilotu zuten, 1957ko ekainaren 11n eta, desagertu ostean, ezezaguna den data batean hil zuten. Bere gorpua ez da inoiz agertu.
Paraxutistek atxilotu osteko galdetegian, torturen ondorioz hil zela defendatu dute hainbat kazetari eta historialarik, tartean Pierre Vidal-Naquetek. Frantziaren arabera, ihes egiten ari zela tiro bat eman zioten. Haserrea sortu zuen Audinen desagerpenak, batez ere bere doktoretza tesia in absentia defendatu ostean. 2014an François Hollandeek atxiloketan hil zela aitortu zuen, baina dokumenturik askatu gabe. 2018ko irailaren 13an Emmanuel Macronek ofizialki onartu zuen Frantziako armadak bere tortura eta erailketan izan zuen ardura.
Marice Audin Michèle Audin matematikariaren aita zen.