Maurice G. Dantec | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Georges Dantec |
Jaiotza | La Tronche eta Grenoble, 1959ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Frantzia Kanada |
Heriotza | Montreal, 2016ko ekainaren 25a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Maurice G. Dantec |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Maurice Georges Dantec (Grenoble, 1959ko ekainaren 13a - Montréal, 2016ko ekainaren 25a)[1] frantziar idazle eta musikaria izan zen, kanadar herritartasuna hartu zuena.
Ikasle garaian hainbat eleberrigile ezagutu zituen. Haietako batzuek zientzia-fikzio modernoa lantzen zuten, eta beste batzuek, nobela beltza. Dantec biak elkartzen saiatu izan zen. 1997an letren mundutik aldendu zen musikari ekiteko, eta hamabi urtez hainbat rock taldetan ibili zen. 1991n literaturara itzuli zen, eta bi urte geroago, lehen nobela, La Sirène rouge (1993, «Sirena gorria») idatzi zuen. Nobela beltz horren bidez, Dantecek Europako gobernuak kritikatzen zituen Jugoslaviako gatazkan erakutsi zuten jarreragatik. Hurrengo nobelan, Racines du mal (1995, «Gaiztakeriaren erroak»), galbidetik ihes egiteko, gizateriak gaiztakeriaren erroak suntsitu behar dituela zioen.