Melendi | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramón Melendi Espina |
Jaiotza | Oviedo, 1979ko urtarrilaren 21a (45 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Melendi |
Genero artistikoa | pop musika rock Runba |
Diskoetxea | EMI |
melendioficial.com | |
Ramon Melendi Espina, Melendi izen artistikoarekin ezaguna (Oviedo, 1979ko urtarrilaren 21a - ) Espainiako abeslaria da. 3.000.000 disko baino gehiago saldu ditu bere karreran. Bere espezialitateak musikan, rocka, popa eta, duela urte batzuk, flamenko runba izan dira.
Melendi familia asturiar batean jaio zen, bere gurasoak Loli Espina eta Gonzalo Melendi ziren eta bere arreba Sonia Melendi, zeinekin harreman estua duen.
Gaztetan, IES Leopoldo Alas “Clarin”en ikasi zuen, Oviedon. Fernando Alonso Formula 1eko pilotua ezagutu zuen eta abesti bat egin zuen bere omenez, El Nano deiturikoa.[1]
Bere karrera 2001ean hasi zen, eta hasiera taldean egitea erabaki zuen “El bosque de Sherwood” izeneko taldearekin.[2]
2003an bere lehen liburua idatzi zuen, Sin noticias de Holanda eta honekin platinozko 4 disko irabazi zituen. Urte bereko abenduan, diskoaren bildumazaleentzako edizio berria ateratzen du, bi abesti berrirekin, Asturias eta Moratalá.
2004an Con la luna llena abestia aukeratua da Espainiako buelta ziklistarako eta urte berean Melendi hautatu zuten ‘Abeslari errebelazioa’. Gauza hauek harentzako gorakada erraldoia izan zen.
2005ean alaba bat izan zuen, Carlota Melendi Ibañez. Lehen aldiz aita izateagatik, merkatura, bere bigarren diskoa igo zuen Que el cielo espere sentao.
2007an epairen aurrean jesarri zen hegazkin batean liskarraldi bat sortzeagatik Madril-Mexiko hegaldi batean.[3]