Melillako gerra | |||
---|---|---|---|
Melillako gotorlekuaren ikuspegia | |||
Data | 1909ko uztailetik abendura | ||
Lekua | Guelaya eskualdea, ekialdeko Rif | ||
Emaitza | Espainiar garaipen pirrikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Melillako gerra (gaztelaniaz: Guerra de Melilla) edo Marokoko gerra Rifeko tribuek Espainiar Inperioa inperio kolonialaren aurka 1909an izandako borroka izan zen.
1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerran menderatua izan ondoren, Espainiak bere nazioarteko izena bultzatu nahian iparraldeko Afrikan zituen lurraldeak zabaltzeari ekin zion. Espainiak Yilali Mohamed el-Yusfi ez-Zerhuni "Bu Hamara" xerifearekin itun bat sinatu zuen Melilla inguruko meategiak ustiatzeko baina Abdelaziz sultana eta beste kabilak aurka zituen.[2] 1908ko abuztuaren 8an erriftarrek meategiak eraso eta "Bu Hamara" atxilotu zuten. "Bu Hamara" Fezeko espetxean hil zen. Inguruko eremutan aliaturik ez zituenez, José Marina Vega jeneralak, Melillako gobernadore militarra berak, Madrili errefortzuak eskatu zituen meategiak babesteko. Ez zuen ezer lortu eta 1909ko uztailaren 9an riftarrek berriro eraso eta sei espainiar burdinbideetako langile erail zituzten.
Eraso honen ondorioz, Antonio Maura presidenteak Melillako garnizioa handitzea erabaki zuen eta 5.000 lagunetatik 22.000ra pasa ziren. Soldadu berri guztiak soldaduskan zeuden, garai hartan Espainiak profesionalak edo gudaroste indigenak ez zituen eta. Gainera, gutxi prestaturik eta horniturik zeuden eta ez zuten ezta mapa sinpleak ere. Sistema hau istiluak sortu zituen penintsulan, nagusiena Bartzelonako Aste Tragikoa izanda baina baita Tuteran ere.[3]
Hurrengo egunean, riftar frankotiratzaileek Melilla inguruan eraso zuten. Marina jeneralak Ait Aixan sei konpainia kokatzea erabaki zuen Álvarez Cabrera koronelaren agindupean. Iluntzean Melilla utzi baina galdu eta hurrengo egunean Alfer izeneko trokartean zeuden non sarraskituak izan ziren. Cabrera koronel bera eta 26 lagun hil eta 230 zauritu izan zituzten.
Uztailaren 26an, Otsoaren Amildegian bigarren porrota jasan zuten, Marinak Pintos jenerala Bigarren Kaseta izeneko eremua babestera bidali zuenean. Riftarrek Pintos jenerala eta 153 soldadu hil eta 599 zauritu zituzten.[4]
Plan berriak egitea beharrezko bilakatu eta Espainiak operazio guztiak gelditu zituen. 35.507 laguneko armada bildu eta artilleria astuna eraman zuten Espainiatik.[5] Abuztuaren amaierako prest ziren eta Gurugu mendi inguruko eskualdea eraso zuten. Irailaren 26rako Nador hartu zuten eta hurrengo egunean Selouane. Hurrengo hilabetetan beste istilu izan ziren eta azken helburuak azaroaren 26an bete zituzten. Azkenean ekialdeko kabilek status quo berria onartu eta espainiarrek Tres Forcas lurmuturra eta Mar Chicako hegoaldeko uhartetxoak bereganatu zituzten.
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |