Michel Déon (Paris, Frantzia, 1919ko abuztuaren 4a - Galway, Irlanda, 2016ko abenduaren 28a) frantses idazlea izan zen.
Frantziako Akademiako kide izan zen 1978tik.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisko Unibertsitatean, baina literaturaren mundua aukeratu zuen lanbide gisa.
1950ean idatzi zuen lehen lana, Je ne veux jamais l´oublier (Ez dut sekula ahaztu nahi). Estilo intimista zuen, eta trebetasun harrigarria zuen bihotzeko gauzez idazteko: Les Trompeuses Espérances (1956, Gezurrezko itxaropenak), Fleur de colchique (1957, Azpelar lorea) eta Les Gens de la nuit (1958, Gaueko jendea). Gero, L´Armée d´Algérie et la pacification (1959, Aljeriako armada eta bakegintza) saiakera eta La Carotte et le Bâton (1960, Ipar Afrikako terrorismoaren kontrako eleberria) idatzi zituen.
Interallié saria jaso zuen 1970ean, Les Poneys sauvages (Poney basatiak) lanagatik.
Azken urteetan, Irlanda hartu zuen bizilekutzat, eta Stendhalen aztarna sumatzen zaio han idatzitako hainbat lani: Jeune homme vert (1975, Gizon gazte berdea) eta Les Vingt Ans du jeune homme vert (1977, Gizon gazte berdearen hogei urteak).
Haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen: Tomas eta Infinitua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Déon |