Michel Richard de Lalande | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1657ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Versailles, 1726ko ekainaren 18a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista eta klabezin-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa musika barrokoa |
Musika instrumentua | organoa Klabizenbaloa |
Michel Richard de Lalande edo Michel Richard Delalande (Paris, Frantzia, 1657ko abenduaren 15a - Versailles, Frantzia, 1726ko ekainaren 18a) frantses organista, klabe-jotzaile ezaguna eta musikagilea izan zen.
Organista izan zen Parisko eliza askotan, eta Versaillesko kaperako musikagile izendatu zuten. Luis XIV.aren garaiko musikagilerik ospetsuena izan zen.
Musika profanoaren alorrean balletak eta divertimento izenekoak idatzi zituen. Aipagarriak dira, besteak beste: "Gaztaroko balleta" (1686) eta "Erregeren afaritarako sinfoniak" (1703). Elizarako musikan moteteak dira batez ere aipagarriak: Te Deum (1684); De profundis (1689); Magnificat (1681); Beatus vir (1692); Quam dilecta (1706); Usquequo Domine (1692); Nisi Dominus (1704); Exaltabo te Domine (1704); Quare fremuerunt gentes (1706), besteak beste. Motete kontzertante handi bat ere idatzi zuen 100 ahotsentzat, bakarlari-zatiekin batera, errezitatuak, ariak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta bost ahotsentzako koruak dituena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Richard de Lalande |