Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón (Madril, Espainia, 1940ko ekainaren 18a -) espainiar legelaria eta politikaria da. 1966az geroztik, Estatu Kontseiluko letradua, laster hasi zen prentsan kolaboratzen -Diario Ya, Diario Madrid, Informaciones-, Francisco Francoren heriotzaren trantsizioari buruzko bere ideiak zabalduz. UCD 1982ko otsailean utzi zuen, eta urte horretako uztailean Alianza Popularrean sartu zen. Lan ugari argitaratu ditu, prentsan eta irratian maiz kolaboratzen du, eta abokatu eta aholkulari gisa ere aritzen da.
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |