Mikel Strogoff | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1876) |
Argitaratze-data | 1876 |
Generoa | Abenturazko eleberria |
Jatorrizko izenburua | Michel Strogoff |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Pierre-Jules Hetzel |
Herrialdea | Frantzia |
Bilduma | Bidaia harrigarriak |
Euskaraz | |
Izenburua | Mikel Strogoff |
Itzultzailea | Karlos Zabala |
Argitaratze-data | 2002 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 461 |
ISBN | 9788483255797 |
Mikel Strogoff (frantsesez, Michel Strogoff) Jules Verne idazle frantziarrak idatziriko eleberria da. 1876an argitaratu zen. Munduari bira 80 egunetan eleberriarekin batera, Verneren arrakasta komertzial handieneko liburua da.
Errusiako tsarrak anaiari eskutitz bat bidali nahi dio, baina tartaroek bideak moztu dituzte. Beraz, Mikel Strogoff mezulari izendatu du: hark bidean kinka larriak gainditu behar ditu.
1979an euskaraz argitaratu zuen Elkar argitaletxeak (Joan Amenabarren itzulpena)[1]. 2002an euskarazko itzulpen berria argitaratu zen (Karlos Zabala, Ibaizabal)[2].