Miller's Crossing | |
---|---|
Carter Burwellen filma | |
Egilea(k) | Carter Burwell |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Miller’s Crossing |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera Irlandako gaelera Yiddisha |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, krimenezko filma, film dramatikoa, Zinema beltza eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 115 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New Orleans |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ethan Coen Joel Coen |
Gidoigilea(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joel Coen Ethan Coen |
Edizioa | Michael R. Miller |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Barry Sonnenfeld |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua eta Lege lehorra Amerikako Estatu Batuetana |
Historia | |
Jasotako sariak | |
|
Miller's Crossing 1990ean Joel Coen eta Ethan Coen anaiek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako neo-noire komedia beltz film bat da. Gabriel Byrne, Marcia Gay Harden, John Turturro, Jon Polito, J. E. Freeman eta Albert Finney aktoreek antzeztu zuten.
1990eko Donostiako Zinemaldian Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra (Joel Coen) irabazi zuen.
AEB, Lege lehorraren garaian eta zehaztu gabeko Ekialde hiri batean bi adiskide emakume baten maitasuna lortzeko lehian elkar etsaituko dira. Leo O'Bannon (Albert Finney) hiriaren jaun eta jabe den irlandar mafiaren buru eta gangsterra da, haren bigarrena edo konfidantzazko eskuin eskua Tom Reagan da (Gabriel Byrne). Biek heuren etsai den Giovanni "Johnny Caspar" (Jon Polito) italiar mafia buruaren aurka gupidarik gabeko gerra irekian borrokatuko dira, hark Bernie Bernbaum (John Turturro) apustu antolatzailea hilko duela iragarri baitu. Bestalde, Leo eta Tomek hainbat traizio, gatazka politiko, ustelkeri eta heuren taldeko barne eszisioei ere aurre egin beharko diete.