Miss Frantzia | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1920 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Gertaera nabarmenak | 1941, 1942, 1943, 1944, 1945, 1946 not held in year (en) ![]() |
tf1.fr… | |
![]() ![]() ![]() |
Miss Frantzia (frantsesez: Miss France) abenduero egiten den Frantziako edertasun lehiaketa da. Marka 'Société Miss France' konpainiarena da, Endemol taldeko filiala. Lehiaketa Miss Unibertso eta Miss Munduera doazen Frantziako ordezkariak hautatzeaz arduratzen da, lehiaketa horietara nortzuk joango diren erabakitzeaz arduratzen baita. Sari barnean 100.000 euro oparietan, Parisen apartamentu bat urte osoan erabiltzeko eta 3.000 euroko hileko soldata garbia daude.
Aukeraketaren formatua aldatzen joan da urteen poderioz. Normalean, hautagaiak ebaluatzeko hedabideetako pertsonalitatez osatutako epaimahaia, herri bozketarekin batera, antolatu egiten da. 2010az geroztik, jendea da, boto publikoaren bidez, Miss Frantzia eta bere lau finalistak aukeratzeaz arduratzen dena.
Lehiaketako hautagaiek —Frantzia metropolitarreko eta itsasoz haraindiko eskualdeetako ordezkariak—, lehiaketako arau sistema onartzen dituzte:[1]
Era berean, erakundeak hertsiki debekatutako jokabideak daude. Horiek hautagaiak kaleratzea edo onartezina izatea eragiten du: