Miss Sahhara | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Nigeria, ? |
Herrialdea | British Nigerian |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, abeslaria eta LGBT ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Miss Trans Global |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
misssahhara.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Miss Sahhara, normalean Miss saHHara bezala idatzia, nigeriar emakumezko modelo, abeslari eta giza eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da.[1] Nahiz eta Erresuma Batuan bizi, bere sorterria edertasun-lehiaketetan ordezkatzen du LGBTQI+ komunitateak Afrikan bizi duen egoera larriaz ohartarazteko.
Clifford Oche jaiotza-izenez, Nigeriako Benue estatuan sortu zen. Bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko gorputzarekin jaio arren, bere burua emakumetzat izan du beti.[1]
2004an Nigeriatik alde egin zuen eta Erresuma Batura bizitzera joan zen, bere herrialdean emakume transgeneroa izateagatik jasaten zuen jazarpenetik eta indarkeriatik ihesi. Gaur egun Londresen bizi da.[1]
2011n Thailandiako Pattaya hirian emakume transgeneroentzat egin zen Miss International Queen edertasun-lehiaketan Nigeria ordezkatu zuen.