Mitsuko Aoyama | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 青山 光子 |
Jaiotza | Tokio, 1874ko uztailaren 7a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Mödling, 1941eko abuztuaren 27a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Hietzing Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Kihachi Aoyama |
Ama | Tsuneko Iwata |
Ezkontidea(k) | Heinrich von Coudenhove-Kalergi (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
![]() ![]() |
Mitsuko Thekla Maria, Coudenhove-Kalergiko kondesa (alemanez: Mitsuko Thekla Maria Gräfin von Coudenhove-Kalergi), jaiotzez Mitsuko Aoyama (japonieraz: 青山みつこ Aoyama Mitsuko ) , (Ushigome, 1874ko uztailaren 7a – Mödling, 1941eko abuztuaren 27a) Heinrich von Coudenhove-Kalergi Austria-Hungariako Inperioko diplomazialariaren emaztea izan zen, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat.
Kihachi Aoyama merkatariaren hirugarren alaba zen. 17 urte zituela, Heinrich von Coudenhove (1903tik aurrera, Coudenhove-Kalergi) diplomaziolaria ezagutu zuen. 1892ko martxoaren 16an ezkondu ziren Tokion. Aitak Mitsuko jaraunspenik gabe utzi zuen eta etxera itzultzea debekatu zion[1]. Mitsuko katolizismora konbertitu zen eta Francois A. Ligneul apaizak bataiatu zuen Japonian.
1893ko irailaren 16an lehen semea izan zuen, Johannes[2].
1896an, atzerriko diplomazialarien beste emazteekin batera, Mitsuko Aoyamak Eishō enperatrizak emandako entzunaldi batean parte hartu zuen[2].
Orduan, bikotea Europara itzuli zen. Han, Mitsuko eta haren bi semeak, Johannes eta Richard, arduratu ziren Bohemiako Ronspergen familia-jabetzak kudeatzeaz. Mitsukok frantsesa, alemana, matematika, geografia eta historia ikasi zituen, Heinrichekiko etsaitasunari aurre egiteko, emazte atzerritarrarekin itzultzeari dagokionez. Beste bost seme-alaba izan zituzten. 1906ko maiatzaren 14an Heinrich hil zen, eta Mitsuko arduratu zen haurren jabetzez eta heziketaz, jurisprudentzia eta ekonomia ikasten ari zen bitartean[3].
Bere bigarren semeak Ida Roland aktorearekin ezkontzea erabaki zuenean, Mitsuko biziki haserretu zen eta ezkontzea debekatu egin zien, aktore lanbidea ez baitzen oso duintzat jotzen Japonian[3].
Ez zen inoiz Japoniara itzuli. 1941ean hilzen eta Hietzingeko hilerrian lurperatu zuten[4].
Japonian oso ezaguna da. Badago berari eskainitako hainbat film eta musikal bat[5].