Montserrat Tura i Camafreita (Mollet del Vallès, Katalunia, 1954ko azaroaren 6a) kataluniar politikari eta saiakera-idazlea da. Gaur egun Moviment d'Esquerres alderdiko kide da.
Ibilbide oparoko politikaria da. 1987 eta 2003 bitartean Mollet del Vallèsko alkatea izan zen. Alkatetzatik Kataluniako Generalitatera igaro zen, 2003tik 2006ra Kataluniako Generalitateko herrizaingo sailburua izan zen. Ondoren, 2006tik 2010era, justizia sailburua izan zen. Azkenik, 2010etik 2012ra, Kataluniako Parlamentuko Mahaiko bigarren idazkaria izan zen.
2017an Carles Rahola saiakera-saria irabazi zuen.
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |