Morley Callaghan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toronto, 1903ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Toronto, 1990eko abuztuaren 25a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea Osgoode Hall Law School (en) Riverdale Collegiate Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Morley Callaghan (Toronto, 1903ko otsailaren 22a - ib., 1990eko abuztuaren 25a) kanadar idazlea izan zen, ingelesez idazten zuena.
Lehenengo ipuinak aldizkari txikietan argitaratu zituen, eta Ernest Hemingway, Gertrude Stein eta James Joyceren arreta erakarri zuten. Kontakizun horiek lau liburutan bildu zituen (1929-1959), eta soiltasun eta zehaztasunaren eredutzat hartuak dira. Callaghanen eleberriak, bestalde, estilo apaindurarik gabeak eta fintasun handikoak dira: Lurra hartuko dute oinordetzan (1934), Zorion gehiago zeruan (1937), Uda honetan Parisen (1963). Idazle kristaua zen; krisian den munduko pertsonaia baztertuak erakusten ditu bere lanetan, eta bizitza espiritual benetakoaren bilaketa egiten du.