Moudud Ahmed | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2012) | |||||
1988ko martxoaren 27a - 1989ko abuztuaren 12a ← Mizanur Rahman Chowdhury (en) - Kazi Zafar Ahmed (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Noakhali District (en) , 1940ko maiatzaren 24a | ||||
Herrialdea | Bangladesh Britainiar Raj Pakistan | ||||
Lehen hizkuntza | bengalera | ||||
Heriotza | Mount Elizabeth Hospital (en) , 2021eko martxoaren 16a (80 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Dhaka (en) | ||||
Hizkuntzak | bengalera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | barristerra eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | George Washington University (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Bangladesh Nationalist Party (en) Bangladesh Nationalist Party (en) Jatiya Party (en) |
Moudud Ahmed (Noakhali, 1940ko maiatzaren 24a - Dhaka, 2021eko martxoaren 16a) Bangladeshko lehen ministroa izan zen 1988tik 1989ra.
Zientzia politikoa ikasi zuen Dhakako Unibertsitatean eta abokatu gisa trebatu zen Londresen. Londresen Bangladeshko Independentziaren aldeko ikasle taldeko kide izan zen eta bere herrira itzuli zenean, Sheikh Mujibur Rahmanen abokatu taldearekin elkartu zen. 1971n Kalkutan ezarritako Bangladeshko Behin-behineko Gobernuko kide ere izan zen. Independentziaren ondoren abokatu gisa lan egin zuen Bangladeshen eta oposizioko kideak defendatu zituen. 1974ko abenduan, labur-labur espetxeratu egin zuten.
Parlamentuko kide, presidenteorde (1989-1990), Lege eta Justizia ministro (2001-2006) eta lehen ministro (1988ko martxoaren 27tik 1989ko abuztuaren 12ra) izan zen.