Mozorro-jantzia ondo pasatzeko, helburu artistiko zein erlijiosoekin edo besteen arreta erakartzeko prestatutako jantzia edo apaingarria da. Pertsona batek fikziozko edo erreala den beste pertsona baten mozorro-jantzia une edo zirkunstantzia berezi batean jar dezake: inauteriak,[1] mozorro-jantzien festa baterako, ezkondu aurreko agur festarako... Janzkera hau denbora zehatz baterako erabiltzen da, egoera edo festa berezietan. Batzutan ere norbaiten pertsonalitatea ezkutatzeko erabil daiteke, esaterako, lapurketa bat burutzeko.