Munduko Bankuaren Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | WBG, GBM eta GBM |
Mota | Nazio Batuen agentzia espezializatua eta erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Digital Preservation Coalition |
Eskumendekoak | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1944ko uztailaren 4a |
webgune ofiziala |
Munduko Bankuaren Taldea (World Bank Group) nazioarteko bost erakundek osatutako taldea da, eta estatuen garapen-proiektuetarako, pobrezia murrizteko eta nazioarteko inbertsioa sustatu eta babesteko finantzaketaz arduratzen dira. Talde horrek, bere afiliatuekin, Washington hirian du egoitza. Hauek dira bost erakunde horiek:
Munduko Bankua (BIRD eta AID) bereizitako beste erakunde batekin ari da lanean, Nazioarteko Diru Funtsarekin (NDF). Erakunde horrek finantzatzen du zorra ordaintzeko balantzan dauden arazoak arintzeko. Biak dira "Bretton Woods-eko erakundeak". Izan ere, erakunde horiek sortu zituen eta Bretton Woodseko Akordioak sinatu ziren nazioarteko batzarra 1944ko uztailaren 1etik 22ra egin zen izen bereko herrian, Bretton Woods herrian, Carroll udalerriko zati batean, New Hampshire-n (Ameriketako Estatu Batuak).
Munduko Bankuaren Taldea 1945eko abenduaren 27an sortu zen, Bretton Woods-eko Akordioak nazioartean berretsi ondoren. 1946ko ekainaren 25ean ekin zion lanari, eta 1947ko maiatzaren 9an onartu zuen lehen mailegua, $250 milioi dolar estatubatuar Frantziari, erakundearen historiako mailegurik handiena (termino errealetan, ez nominaletan) gerraostea berreraikitzeko.
Munduko Bankuaren jarduerak, gaur egun, garatze-bidean dauden herrialdeetara bideratuta daude (2000z geroztik, "garapen ekonomiko txikiagoko herrialdeak" (less economically developed countries, LEDC), hezkuntza, nekazaritza eta industria hobetzeko. Maileguak egiten ditu, lehentasunezko tasekin, zailtasunak dituzten estatu kideetan. Baina gobernuek zenbait politika egiteko ere eskatzen du, hala nola demokrazia sustatu eta ustelkeriari aurre egiteko.
Gaur egun, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetara (GBH) bideratuta dago, eta, bereziki, gutxien aurreratuta dauden herrialdeetara (GAH), hezkuntza, nekazaritza eta industria bezalako hardatzetara...
Maileguak lehentasunezko tasetan ematen dizkie arazoak dituzten herrialde kideei. Bestalde, xedapen politikoak («egiturazko doikuntza politikak» izenekoak) hartzea eskatzen du, adibidez, ustelkeria mugatzeko, aurrekontu oreka mantentzeko edo demokrazia baten sorrera errazteko.
Emandako maileguez gain, GKEen proiektuak ere finantzatzen ditu (zuzenean edo zeharka), eta herrialde bakoitzaren garapenari buruzko ikerketa ugari bideratzen ditu. Hala, Munduko Bankuak Giza Garapenaren Indizea (GGI) neurtzen du hainbat herrialde eta eremu geografikotan, edo Unicefekin urari eta saneamenduari buruzko gaikako azterketak gidatzen ditu.