Grévin museoa (frantsesez Musée Grévin) Pariseko argizari museoa da eta Grands Moulevardsen kokatzen da, Senaren eskuineko ibaiertzean.
500 figura inguru ditu, eszena ezberdinetan antolatuak, Frantziako historiatik bizitza modernorainoko ibilbidea egiten dutenak. Eraikin barroko batean kokatzen da eta begiratoki bat eta antzoki bat ditu.
Museo honetan lehenez animaziozko film bat erakutsi zen (Émile Reynaud ikusi).