Muñeca brava | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Argentina | |||
Sasoi kopurua | 1 | |||
Atalak | 270 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | telenobela | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Iraupena | 42 minutu | |||
Antzezlea(k) | ||||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Telefe | |||
Hasiera-data | 1998ko azaroaren 16a | |||
Amaiera-data | 1999ko abenduaren 17a | |||
kronologia | ||||
|
Muñeca brava Argentinako telesaila da. Raúl Lecounak ekoitzi zuen Telefe katearekin batera. 1998tik 1999ra estreinatu zen. Oso arrakastatsua izan zen Argentinan balorazioaren arabera: lehen kapituluan 20 puntu inguru lortu zituen[1]. Nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso zituen eta 80 herrialde baino gehiagotara esportatu eta 50 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da[2].
Telesailaren pertsonaia nagusia Milagros gaztea da, jaiotzean umezurtz geratu zena. 18 urte bete arte moja-etxe batean bizi izan zen beste umezurtz batzuekin. Arku sozialaren kontrako muturrean Ivo eta bere familia daude. Euren etxean neskame joan zen Mili. Aberatsak eta boteretsuak izan arren, harreman oso gatazkatsuak dira, batez ere Federico Di Carlorenak (Ivoren aita) bere familia osoarekin, argi mespretxatzen dituenak. Familiak beste hainbat zerbitzari ere baditu. Argumentu nagusia Ivo eta Miliren arteko amodio-harreman zaila da, hauen desberdintasun sozialengatik zaildua lehenik, gero anai-arrebak direla sinesteagatik eta azkenik Ivoren ezkontza iheskorragatik.