NCIS: Los Angeles (Naval Criminal Investigative Service: Los Angeles, euskaraz: «Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzua: Los Angeles») AEBetako telesail bat da, bertan herrialde hartako Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzuko agenteen ikerketa talde baten nondik norakoak kontatzen dira.
2009ko irailaren 22an CBS telebista katearen airarazten hasi zen. Jatorrizko NCIS telesailaren lehenbiziko spin off-a da, bigarrena JAG izan zelarik.
Hego Euskal Herrian Telecinco, Cuatro eta Nitro espainiar telebista kateek aireratu ohi dute, aldiz, Ipar Euskal Herrian 2010eko otsailaren 25etik aurrera RTS Un eta M6 frantziar kateek.
NCIS: Los Angeles telesailak, NCSI jatorrizkoak bezala, Los Angeles hirian egoitza duten Itsas Krimen Ikerketa Zerbitzuko agente federal erantzun talde baten ikerlanak jarraitu ohi ditu. Talde honi AEBtako Marineen Gorputza eta AEBtako Indar Armatuekin zerikusia duten edozein motako krimen kasuak izendatu ohi zaizkio.