Nadia Khiari | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tunis, 1973ko maiatzaren 21a (51 urte) |
Herrialdea | Tunisia Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Tunisian Arabic (en) frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta komikigilea |
Jasotako sariak |
Nadia Khiari (Tunis, 1973ko maiatzaren 21a) artista margolaria, marrazkilaria eta arte plastikoetako irakasle tunisiarra da, Willis from Tunis pertsonaiarengatik ezaguna. Izen hori bere marrazki satirikoetan erabili izan du ezizen gisa.[1]
Aix-en-Proventzako[2] Arte Plastikoetako Fakultatean ikasi ondoren, Nadia Khiari irakasle egin zen, Tunisko lizeo batean, eta, ondoren, Tunisiako[2] Arte Ederren Eskolako irakasle.[3]
2011ko Tunisiako iraultzan ospea lortu zuen: sare sozialetan orduko gertaerak azaldu zituen, berariaz horretarako sortutako pertsonaiaren bidez: Willis from Tunis[4] katua.[2]
Ordutik, karikatura-marrazkiak argitaratzen ditu Frantziako Siné Mensuel, Courrier international, Zelium[5] eta Foutou'art egunkarietan.
2019an, Siné Madame[6] hilabetekari feminista satiriko berriko marrazkilari-taldeko kidea egin zen, hilabetekariaren hasiera-hasieratik. 2021eko maiatzean, Calmann-Lévy edizio frantsesek argitaratutako marrazki hautatuen bilduma batean agertu zen, Africa izenekoa. Nadia Khiariren aurkezpen-testu bat dago, Willis from Tunis izengoitiarekin sinatua, baita haren marrazki eta karikaturen adibide batzuk ere; Afrikako herrialdeetako beste berrogeita hamar marrazkilariren ondoan ageri da.