Nadie conoce a nadie | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Nadie conoce a nadie |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mateo Gil |
Gidoigilea(k) | Mateo Gil |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Sogecine (en) Maestranza Films (en) |
Edizioa | Nacho Ruiz Capillas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alejandro Amenábar |
Argazki-zuzendaria | Javier G. Salmones (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Sevilla |
Argumentu nagusia | terrorismoa, ikerketa, Konspirazioa eta engainua |
Nadie conoce a nadie (euskaraz Inork ez du inor ezagutzen) 1999ko Mateo Gil espainiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. 1996an Juan Bonilla idazleak idatzitako izenburu berdineko eleberriaren egokitzapena da. Eduardo Noriega, Jordi Mollà, Natalia Verbeke eta Paz Vega aktoreek antzeztu zuten.
Aste Santua, Sevilla. Aste Santuko ospakizunetan zehar, Simón (Eduardo Noriega) idazle bilakatu nahi duen gazteak zeozer idazten saiatu eta fakturak ordaintzeko dirua ateratzeko asmoz kruzigramak sortzen ditu. Bere erantzungailu automatikoan lagatako grabazio kriptiko batek mehatxupean Erramu Igandean argitaratuko duen kruzigraman "Arerio" hitza sar dezala eskatuko dio. Hortik aurrera misterioa, arriskua eta nahasmena nagusi diren istorio batean barneratuko da. Laister, txantaiari baiezkoa eman ondoren, Sevillako kale estuetan girotutako bideo-joko bateko benetazko bertsio baten partehartzera derrigortua izango da. Hainbat hondamendi jazo ondoren, Sapo (Jordi Mollà) bizilagunaz susmatzen hasiko da. Bestalde, Ariadna (Paz Vega) neskalagunaz urruntzen hasi eta María (Natalia Verbeke) egunkariko lankideari laguntza eskatuko dio.