Nana Akua Oppong Birmeh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1980(e)ko hamarkada (29/39 urte) |
Herrialdea | Ghana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kwame Nkrumah University of Science and Technology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ghana Institute of Architects (en) |
Nana Akua Oppong Birmeh (Ghana, 1980ko hamarkada) arkitekturan aitzindaria da Ghanan. Emakumeek zuzendutako lehen arkitektura-kabinetea sortu zuen. Amek, lan egiten duten bitartean, bularra eman dezaketen eta haur nagusiagoek etxerako lanak egin ditzaketen kabinete bat. 2017an, Forty under 40 Awards saria eman zioten arkitektura kategorian. Urte berean, BBCk 100 emakumeetako bat izendatu zuen.[1][2][3]
Nana Akua Oppong Birmehek Kumasin jaio zen 1981ean edo 1982an, eta bertan hazi zen. Lehenik eta behin, ikusizko arteetan eta komunikazio grafikoan graduatu zen, eta, gero, Zientzietako eta Teknologiako Kwame Nkrumah Unibertsitatean arkitekturan.[4][5][6][7]
Nana Akua Oppong Birmeh lau seme-alabaren ama da, eta bere familia eta arkitekto lanbidea bateratzeko modua bilatu zuen. Bera den emakumearentzako eta beste emakumeentzako murrizketarik gabeko ingurunea amestu zuen, eta, hori egia bihurtzeko, Arch Xenus (AX) sortu zuen 2011n, emakumeek kudeatutako arkitekturako lehen enpresa, eta enpresa handiena. Kabinete honetan, oreka errazten duen lan-ingurunea diseinatu zuen, bereziki amentzat.
Kabinete horrek egiten ditu Ghanako arkitektura-proiektu handienetako batzuk. 2017an, ArchXenusek 53 proiektu kontabilizatu zituen, guztira 140 milioi dolar inguruko aurrekontuarekin.[8][9][4]