Nanny McPhee | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2005 | |||
Izenburua | Nanny McPhee | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasiazko filma, haurrentzako filma eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 95 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Nurse Matilda (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Kirk Jones (en) | |||
Gidoigilea(k) | Emma Thompson Maurice Rapf (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Tim Bevan Eric Fellner | |||
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) Working Title Films (en) Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Patrick Doyle | |||
Argazki-zuzendaria | Henry Braham | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra | |||
nannymcphee.com | ||||
kronologia | ||||
|
Nanny McPhee, 2005eko Kirk Jones ingelesak zuzendutako fantasiazko komedia film bat da. Christianna Brand britainiar idazlearen Matilda Haurtzainaren eleberrietan oinarritua dago. Emma Thompson, Colin Firth eta Angela Lansbury aktoreek antzeztu zuten.
Nanny McPhee and the Big Bang (2010) jarraipena izan zuen.
Brown zazpi anai-arrebak, munduko haur bihurrienek, beren ama galdu berria dute, eta Cedric Brown (Colin Firth) aitak hainbeste seme-alaba zaindu eta beilatokian lan egitea jasateko gehiegi egiten zaio. Hori gutxi balitz, laguntza ekonomikoa ematen dien Lady Adelaide (Angela Lansbury) izeba eta emakume autoritarioak, aita hilabete bateko epean ezkontzen ez bada laguntza ukatzeaz mehatxatuko du. Brown jauna, zorrez leporaino dagoenez, hori egiten ez badu, kartzelara joango dela jakitun da. Seme-alabak egoera larriaz ohartzean, oraindik eta portaera okerragoa izango dute. Jendeak Cedrici McPhee Haurtzainaren (Emma Thompson) laguntza behar duela esango diote, haurtzain oso berezia, baina ez daki non eta nola topatu dezakeen.