Naomi Alderman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1974ko urriaren 23a (50 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Geoffrey Alderman |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lincoln College (en) Ekialdeko Angliako Unibertsitatea : creative writing (en) South Hampstead High School (en) |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra hebreera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, zientzia-fikzio idazlea, editorea, telebista-ekoizlea eta electronic literature writer (en) |
Enplegatzailea(k) | Bath Spa University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Margaret Atwood |
Genero artistikoa | electronic literature (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
naomialderman.com | |
Naomi Alderman (Londres, 1974) eleberrigile, joko-sortzaile eta telebistako ekoizle ingelesa da. Zientzia-fizkiozko lanak idazteagatik da bereziki ezaguna, hala nola The Power (2016) eta The Future (2023) eleberriak.[1]
Geoffrey Aldermanen alaba da, historia anglojuduan aditua eta judu ortodoxo ez-konbentzional gisa deskribatu izan dena.[2][3] South Hampstead High School-en eta Lincoln Collegen (Oxford) hezi zuten Alderman, eta bertan Filosofia, Politika eta Ekonomia ikasi zituen. Oxfordetik atera ondoren, haurrentzako edizioan lan egin zuen, eta gero abokatu-enpresa batean, bertako argitalpenak editatzen. Idazketa-sormena ikasten jarraitu zuen East Angliako Unibertsitatean, eleberrigile bihurtu aurretik. 2007an, The Sunday Timesek urteko idazle gazte izendatu zuen.[4]
Alderman feminismoaren defendatzaile bihurtu zen nerabe zela, eta ordutik emakumeen eskubideen alde lan egin du, bere lanetan ere isla duen jarrera. 2018ko New York Times egunkariko elkarrizketa batean honela adierazi zuen: "1990eko hamarkadan nerabe nintzela, ohikoa zen emakume gazteen artean esatea feminismoaren borrokak irabazita zeudela. Negargarro argo dago hori ez dela kasua egia". The Power idatzi zuenean Me Too mugimendua aipatu zuen inspirazio gisa.[5][5]
2012an, Margaret Atwood eta Alderman elkarrekin lanean jarri ziren Rolex Mentor ekimenari esker: helburua zen aditu konsagratuak hasiberriekin parekatzea proiektu komunak egiteko,[6] eta Atwood eta Aldermanek “The Happy Zombie Sunrise Home” idatzi zuten elkarrekin, Wattpad plataforman 2012an kaleratu zen lana.[7]