Natalia Verbeke | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Natalia Carolina Verbeke Leiva |
Jaiotza | Caballito (Buenos Aires) eta Buenos Aires, 1975eko otsailaren 23a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia Argentina |
Bizilekua | Madril |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | RESAD |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
|
Natalia Carolina Verbeke Leiva (Buenos Aires, Argentina, 1975eko otsailaren 23a) espainiar nazionalizatutako argentinar aktorea da.[1][2]
Nahiz eta Verbeke bere abizenaren jatorria herbeheretarra izan, hamaika urtera arte Argentinan bizi izan zen, azkenik bere familiak Madrilera joatea erabaki zuen arte. Arte Dramatikoaren Erret Goi Eskolan eta Juan Pastorrekin Guindalera Eskolan ikasi zuen. John Strasbergen eskutik "Profesionalentzako Antzezpena" ikastaroa ere jaso zuen. Dantza Garaikideko ikasketak ere baditu Josefina Tomásekin, flamenkorenak Miguel Sandoval, Carmen Romera eta Victor Ullatekin.
1998an "Un buen novio" filmarekin zinemaan hasi zen estreinako aldiz, Fernando Guillén Cuervorekin antzezle nagusi bezala, lan honegatik espainiar zinemaren aurpegi ederrenari eskaintzen zaion Max Factor Saria bereganatu zuen. Baina batez ere "Nadie conoce a nadie", "El hijo de la novia" eta, bereziki, "El otro lado de la cama" filmek jaurtiki zuten ospe eta arrakastara. Azkeneko bi filma horiengatik bi Onda Sari eskuratu zituen. "El otro lado de la cama" filmako antzezpenagatik Aktoreen Batasuneko aktoresa onenaren sarirako izendapena jaso zuen. "A golpes" filman Maria antzeztu zuen, taxilari gisa lan egiten zuen boxeolaria.
Antzerkigintzan William Shakespearen "Udako gau bateko ametsa" antzeztu zuen Ingalaterran. Telebistan "El pantano", "Al filo de la ley", "Los Serrano" eta "La Bella Otero" telesailetan parte hartu du.
2009ko otsailean "Doctor Mateo" telesailean lanean zebilen.
Urtea | Filma | Zuzendaria |
---|---|---|
2009 | Les Femmes du 6ème étage | Philippe Le Guay |
2007 | Arritmia | Vicente Peñarrocha |
2006 | GAL | Miguel Courtais |
2005 | El método | Marcelo Piñeyro |
2005 | A golpes | Juan Vicente Córdoba |
2005 | Tempesta | Tim Disney |
2004 | El juego de la verdad | Álvaro Fernández Armero |
2003 | El punto sobre la I | Matthew Parkhill |
2003 | El Cid: La leyenda | José Pozo |
2003 | Días de fútbol | David Serrano |
2002 | Apasionados | Juan José Jusid |
2002 | El otro lado de la cama | Emilio Martínez Lázaro |
2001 | El hijo de la novia | Juan José Campanella |
2001 | Jump tomorrow | Joel Hopkins |
2000 | Kasbah | Mariano Barroso |
2000 | Carretera y manta | Alfonso Arandia |
1999 | Nadie conoce a nadie | Mateo Gil |
1998 | Un buen novio | Jesús R. Delgado |
Urtea | Telesaila | Zuzendaria |
---|---|---|
2014 | Bienvenidos al Lolita | Sandra Gallego, David Molina Encinas eta Fernando González Molina |
2012 | Jeu de Dames | Sandra Gallego, François Guérin |
2009-2011 | Doctor Mateo | |
2008 | La Bella Otero | Jordi Frades |
2007-2008 | Los Serrano | Daniel Écija |
2005 | Al filo de la ley | José María Caro eta Javier Olivera |
2003 | El pantano | Daniela Fejerman eta Inés París |