Necrobia violacea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cleridae |
Generoa | Necrobia |
Espeziea | Necrobia violacea [[|]] |
Necrobia violacea Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian aurkitzen da, baita Euskal Herrian ere[1].
Oso kakalardo txikia da, 4-5 mm luzera du soilik. Gorputzez borobiltsua da eta pronotoa ere proportzioan handia da. Kolore beltza du oinarrian baina distira metaliko berdeak edo rdnak izaten ditu[2]. Elitroetan puntuz osaturiko lerroak ditu. Gorputza ile finez estalita du eta hankak ere bai.
Buruak triangelu itxura hartzen du eta nahiko txikia da. Bi antena beltz labur ditu burutik horizontalki ateratzen zaizkionak eta puntak lodiak dira eta aurrerantz begira daude..
Janari ustela aurkitzen den edozein tokian agertzen dira kakalardo hauek, berdin ontzen ari diren haragi edo gaztatan ere. Hauek ez dira deskonposatzen ari den materia organikoaz elikatzen normalean, sarraskiaz elikatzen diren intsektuak ehizatzen dituzte. Izurrien kontrol biologikoa egiten dute beraz.[3]
Sarraskia aurkitzen duten azaleratan jartzen dituzte helduek arrautzak eta haietatik beldarrak ateratzen dira. 25-30 egunez garatzen dira beldarrak eta hauek ere harrapariak dira.