Neds | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Neds |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Italia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sarbide-bizipena eta film dramatikoa |
Iraupena | 124 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Mullan |
Gidoigilea(k) | Peter Mullan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Film4 Productions (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Craig Armstrong |
Argazki-zuzendaria | Roman Osin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow |
Neds Peter Mullank zuzendutako britainiar filma da. Peter Mullanek, zuzentzeaz gain, protagonistaren aita rola jokatzen du filmean.
Glasgow, 1973. John McGill bigarren hezkuntzan sartzear dago. Mutiko azkarra da, sentikorra eta ikasteko gogo handia du, baina guztia kontran dauka. Bere familia oso behartsua da, eta aita benetan gorroto du, mozkorra eta zakarra baita. Irakasleak ere bere aurka ditu hasiera-hasieratik eta anaia zaharrena Bennyk eginiko "bekatuengatik" zigortzen dute.[1]