Neopalpa donaldtrumpi

Neopalpa donaldtrumpi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaGelechiidae
LeinuaGnorimoschemini
GeneroaNeopalpa
Espeziea Neopalpa donaldtrumpi
Nazari, 2017
Banaketa mapa

Neopalpa donaldtrumpi Neopalpa generoko sits bat da. Kaliforniako hegoaldean eta Mexikoko iparraldean bizi da. 2017an Vazrick Nazari zientzialari kanadiarrak deskribatu zuen lehen aldiz[1]. Izena hautatu zuen aukeratu berria zen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ilea gogora ekarri ziolako.

Neopalpa generoa eta Neopalpa neonata espeziea 1998an deskribatu zituen Dalibor Povolnýk[2]. Bi hamarkaa beranduago Nazarik bere lana berrikusi eta bildutako espezimenak analizatu zituen[3]. Espezimen horietako batzuk bigarren espezie batekoak izan zitezkeela proposatu zuen. Buruan zituen ezkata zuri-horixkek Donald Trumpen orrazkeraren antza zutela eta, izendapena eman zion[4][5].

Gainazala zuri-horixka da, hegalean eta aldeetan dituen marka marroiak izan ezik. Hegoen arteko tartea 3 milimetrotik 4.6 mm.ra doa. Hegoak antzekoak dira ar eta emeetan. Antenek hegoen bi heren neurtzen dute eta burua ezkata zuri-horixkekin estalia dago[4][5]. N. neonatarekin alderatuta arren genitalak txikiagoak dira eta emeen genitalek seta oso gutxi eta txikiak dituzte.[4]

Neopapla donaldtrumpi Gelechiidae barruan sailkatzen da, hostoetan zirkuluak egiten dituztelako ezagunak[6]. Sitsa urte osoan zehar bizi dela ematen du, baina zein landaretan bizi diren eta zenbat denboraz ezezaguna da[7]. Bere habitata urbanizazioagatik kaltean dago[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Scientists Just Named a Tiny Moth After Donald Trump. (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  2. Povolný, Dalibor. (1998). «Neopalpa gen. n. and Eurysaccoides gen. n. — two new genera of the tribe Gnorimoschemini from California, with the description of three new species (Lepidoptera, Gelechiidae)» Revista de Lepidopterología (Sociedad Hispano-Luso-Americana de Lepidopterología) 26: 139–146..
  3. (Ingelesez) Fitch, Chris. Meet the Trump moth - Geographical. (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  4. a b c (Ingelesez) Nazari, Vazrick. (2017-01-17). «Review of Neopalpa Povolný, 1998 with description of a new species from California and Baja California, Mexico (Lepidoptera, Gelechiidae)» ZooKeys 646: 79–94.  doi:10.3897/zookeys.646.11411. ISSN 1313-2970. (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  5. a b Germany, SPIEGEL ONLINE, Hamburg. Neopalpa donaldtrumpi: Motte trägt nun Namen von Donald Trump - SPIEGEL ONLINE - Wissenschaft. (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  6. The Metaphorical Meaning of a Moth Named After Trump. 2017-01-20 (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  7. Research: Recently described moth named in honour of new US president. (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).
  8. (Ingelesez) NatureWorldNews. (2017-01-19). «New Moth Species With Yellowish-White Scales, Small Genitals Named After Donald Trump» Nature World News (Noiz kontsultatua: 2017-01-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]