Nesthy Petecio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Cruz, 1992ko apirilaren 11 (32 urte) |
Herrialdea | Filipinak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rizal Technological University (en) University of Baguio (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nesthy Alcayde Petecio (Santa Cruz (Davao del Sur), 1992ko apirilaren 11) boxeolari filipinarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen oilar pisuan[1] eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezkoa.
Familia behartsu batean jaio zen. Anai-arrebek aitari laguntzen zioten oilo zirina jasotzen ongarri gisa saldu ahal izateko[2].
Zazpi urte zituela boxeoan erakutsi zien aitak autodefentsa gisa. 11 urte zituela boxeo borroka bat irabazi zuen bera baino handiagoa zen mutil baten aurka eta Celestino Rebamontek Filipinetako boxeo taldeko entrenatzailearekin harremanetan jarri zuen. 2007an Filipinetako boxeo taldean sartu zen.
2019an urrezko domina eskuratu zuen Munduko txapelketan eta Asia hegoekialdeko txapelketan eta Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen. Azken urteetan lehia gogorra izan du Sena Irie japoniarrarekin[3] eta finalean ere hura gailendu zitzaion.
2023an Hegoaldeko Asiako txapelduna izan zen eta 2024ko Parisko Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Tokio 2020 | luma pisua | |
Paris 2024 | luma pisua | |
Munduko txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Jeju City 2014 | luma pisua | |
Ulan-Ude 2019 | luma pisua | |
Asiako txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Ulaanbaatar 2012 | oilar pisua | |
Ulanqab 2015 | oilar pisua | |
Amman 2022 | luma pisua | |
Asia hegoekialdeko Jokoak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Jakarta 2011 | oilar pisua | |
Napyidaw 2013 | luma pisua | |
Singapur 2015 | luma pisua | |
Filipinak 2019 | luma pisua | |
Vietnam 2021 | luma pisua | |
Kanbodia 2023 | luma pisua |