Nick Kay | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tamworth (en) , 1992ko abuztuaren 3a (32 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Australia | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Newington College (en) Metropolitan State University of Denver (en) Edith Cowan University (en) | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota | ||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 106 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Nicholas Colin Kay (Tamworth, Hego Gales Berria (Australia) 1992ko abuztuaren 3a) Japoniako B.Leagueko Shimane Susanoo Magic taldeko saskibaloi jokalari profesional australiarra da. Australiako selekzioko (Boomers) kide ere bada, Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzea irabazten lagundu zien Boomersi.
Kay Tamworthen jaio eta hazi zen, Hego Gales Berrian[1][2][3]. 17 urte zituela, Sydneyra joan zen Newington College-ra joan ahal izateko, non Australiako 19 urtez azpiko talderako hautatu baitzuten[4].
Kayk Estatu Batuetako unibertsitateko saskibaloian jokatu zuen Denver-eko Metropolitan State University-n 2011tik 2015era. Mitch McCarron herrikidearekin bat eginez, Kayk lau NCAA Txapelketa jarraian eta, 2013an txapeldunorde nazional batera eramaten lagundu zuen Roadrunners taldea[5]. Kay bi aldiz izan zen izendatua lehen taldeko All-Rocky Mountain Athletic Conferencerako (RMAC), eta, 2014an, RMAC Txapelketako jokalaririk baliotsuena (MVP) izan zen.
2014an eta 2015ean, Kayk Queensland Basketball Leaguen jokatu zuen, Northside Wizards taldean[6][7].
2015eko uztailean, Kayk Townsville Crocodiles taldearekin sinatu zuen[8]. 2015-16an, Crocsen 28 partidetan kantxaratu zen, eta NBLko (National Basketball League) 20 lehen postuan sailkatu zen jokatutako minutuengatik (28,11 partidako). Batez beste, 10,7 puntu, 6,6 errebote eta 1,2 asistentzia eman zituen partidako, 16 alditan saskiratze bikoitzak lortzen zituen bitartean; hiru biko-bikoitz lortu zituen, eta, erasoko erreboteetan, ligako lider gisa amaitu zuen (3.0)[9] Ondoren, NBLko Urteko Rookie (hasiberri) izendatu zuten[9].
Southland Sharks taldearekin Zelanda Berrian egon ostean[10], Kay Illawarra Hawks taldearekin bat egin zuen 2016-17 NBL denboraldiaren aurretik[11]. Hawksi 2017an final handira iristen lagundu eta gero, Sharksera itzuli zen bigarren denboraldi baterako[12][13].
2018ko apirilaren 20an, Illawarra Hawks taldearekin bi denboraldi egin ondoren, Kayk hiru urteko kontratua sinatu zuen Perth Wildcats-ekin[14]. 2019ko otsailean, All-NBL First Teamen izendatua izaten 12. Wildcat bihurtu zen[15]. 2019ko martxoan, bere lehen NBL txapelketa irabazi zuen Wildcatseko kide gisa[16][17].
2019ko apirilaren 9an, Kayk Wellington Saints-ekin sinatu zuen 2019ko Zelanda Berriko NBL denboraldirako[18].
2019-20ko Wildcatsekin, Kay All-NBL Lehen Talderako izendatu zuten bigarren urtez[19], eta, taldeari, NBLko Final Handira itzultzen lagundu zion. Sydney Kings-en aurkako serieko final handiko hirugarren partidan, Kayk 30 puntu lortu zituen zazpi 3ko, 12 errebote eta 4 asistentziarekin, eta, 111-96 irabazita, bere ibilbideko partidarik onena jokatu zuen[20][21].
2020ko maiatzaren 4an, nazioarteko aukerak bilatzeko, Kayk Wildcatsekin zuen kontratuaren azken urtea uztea erabaki zuen, NBLk COVID-19 pandemiaren ondorioz soldata murrizketak ezarri ostean[22].
2020ko uztailaren 5ean, Kayk ACB Ligako Real Betisekin sinatu zuen[23].
2021eko uztailaren 1ean, Kayk Japoniako B.Leagueko Shimane Susanoo Magic-ekin sinatu zuen[24].
Aurretik Australiako gazte taldeetan jokatu ostean, Kay Australiako selekziorako izendatu zuten 2017ko FIBAren Asia Koparako[25][26]. 2018an, Australiarekin urrezko domina irabazi zuen Commonwealth Jokoetan. 2019ko Australian Basketball Hall of Fame sarien gauean, Kay, Nathan Sobeyrekin batera, 2019ko Gaze Family Domina jaso zuen Munduko Kopako Sailkapenetan eta Commonwealtheko Jokoetan egindako jokoarengatik[27].
2021eko otsailean, Kay Boomersen talde olinpikorako izendatu zuten[28], eta brontzezko domina irabazten lagundu zion taldeari[29]. Sei partidatan, 11,0 puntu eta 6,3 errebote lortu zituen, batez beste[30].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabazi zuen Australiako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) eta Frantziakoarekin (zilarrezkoa) galduz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[31][32].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia gizonezkoa[33]. |