Nneka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nneka Egbuna |
Jaiotza | Warri (en) , 1980ko abenduaren 24a (44 urte) |
Herrialdea | Alemania Nigeria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana Nigerian Pidgin (en) ingelesa Igboera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantugilea eta abeslaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | soula rhythm and bluesa Ragga pop musika |
Musika instrumentua | gitarra pianoa danborra vocal (en) |
Diskoetxea | Sony Music Entertainment Epic Records Decon (en) |
nnekaworld.com | |
Nneka Egbuna (Warri, Nigeria, 1980ko abenduaren 24a) hip-hop, reggae eta soul estiloak lantzen dituen alemaniar-nigeriar kantaria da.
Nneka Egbuna Warrin jaio zen, aita nigeriarra du eta ama alemaniar aldiz alemaniarra. Nigeriako ekialdean bizi den Igbo herriko izena da Nneka, eta "ama gorena, amarik onena" esan nahi du. Warrin hazi zen, Nigeriako deltaren eskualdean. Lehen Hezkuntza Delta Steel Company eskolan ikasi zuen eta bigarren mailako ikasketak Nigerian National Petrolum-en egin zituen. Nneka oso gaztetatik hasi zen kantuan, eskolan eta elizako koruan. Hanburgora, joan ondoren, abeslari izateko ahaleginak egin zituen, antropologia-ikasketak egin bitartean.
2003z geroztik, Nneka DJ Farhot ekoizle eta DJ-arekin elkarlanean aritu zen. Abeslari gazteak entzuleen arreta erakarri zuen 2004an, Sean Paul ragga dancehall artistaren teloilari gisa.
2005eko udazkenean grabatu zuen lehen albuma, Victim of Truth. Lan hori Alemanian, Ingalaterran, Frantzian, Nigerian eta Japonian ere saldu zen, kritika onak jasoz. Kontzertu ugari eman zituen albumaren kaleratzeari jarraiki.
2008ko otsailean, "No longer at Ease" bigarren lana atera zuen. Albumaren izenburua Chinua Achebe idazlearen lanean oinarritzen da. Abesti gehienen gaia politikoa da, Nigerreko deltako biztanleen patua eta Nnekaren aberriko ustelkeria aipatzen ditu, esperientzia pertsonala eta kritika politikoa konbinatuz eta soula, hip-hopa eta reggaea nahastuz[1]. Heartbeat singlea Alemaniako Top 50an sartu zen.[2] Hurrengo hilabeteetan Nnekak Italian, Portugalen eta Frantzian ibili zen biran. Lenny Kravitzen teloilari ere izan zen.
2009ko azaroan, Nneka Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz kontzertuak jotzera. 2010eko otsailaren 2an bere hirugarren albuma, Concrete Jungle, plazaratu zuen, bere lehen bi albumen bilduma. "Kangpe" abestia EA Sports FIFA 2010 bideojokoaren soinu-bandan ere aurkezten da.
2011ko irailaren 26an Soul Is Heavy albuma atera zuen. 2015ean plazaratu zuen hurrengo lana, My Fairy Tales.
Nahiz eta Nnekak errapeatu baino gehiago kantatzen duen, haren hitzetan hip-hopa da bere musika-sustrai eta inspirazio-iturri nagusia. Fela Kuti eta Bob Marley ere aipatzen ditu eraginen artean, eta musikari garaikideen artean Mos Def, Talib Kweli eta Lauryn Hill.
Nnkaren kantuen hitzak haren esperietzia islatzen dute, Nigeriako bizipenak eta Europako garaia. Haren abestiek kapitalismoarekin, pobreziarekin eta gerrarekin zerikusia duten arazoak azpimarratzen dituzte, eta sarritan mezu moralak eta bibliako erreferentziak dituzte. Zenbait musika-iruzkingilek Erykah Badu eta Neneh Cherryrekin alderatu izan dute.