No Good Deed (2002ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | No Good Deed |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, Neo-noirra, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The House in Turk Street (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bob Rafelson |
Gidoigilea(k) | Dashiell Hammet |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Brown |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Beal |
Argazki-zuzendaria | Juan Ruiz Antxia |
Jantzi-diseinatzailea | Mary Claire Hannan (en) |
No Good Deed (euskaraz Ekintza Onik Gabe), 2002ko Bob Rafelson estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Samuel L. Jackson, Milla Jovovich, Stellan Skarsgård eta Doug Hutchison aktoreek antzeztu zuten.
Jack Friar (Samuel L. Jackson) lurjota eta hiritik kanpo beharrezko oporraldi batzuen faltan dagoen polizia bat da, bere zaletasunean jarduteko biolontxeloa jotzea. Bidai bati ekitera dagoen unean, bizilagun batek bere alaba topatzeko laguntza eskatuko dio, mutilagunarekin ihes egin baitu. Helburu horretarako bi aztarna besterik ez dauzka: bikotearen argazkia eta ustez neskaren mutilaguna bizi den kalearen izena.
Ikertzeari ekiten dionean, Jackek banku bat lapurtzera doan mozorrotutako lapur talde batekin topo egingo du. Haien buru Erin (Milla Jovovich) izeneko eta gizonezkoen sentimenduen manipulazioan trebea den neska gaztea da.